Kataberro mendia

zuriain·k

2017/01/09 - 08:25

Astotza gaina, Errazkingo bidetik
Astotza gaina, Errazkingo bidetik ©zuriain (20161112)
1664 klik
Altuera:647 m
Beste izenak: Kattaborro
Abiapuntuak: Errazkin
Lurraldea:Nafarroa

Araxes ibaiaren sorburua diren Errazkin eta Ezpelatako errekek mendialde oihantsu bat inguratzen dute Larraun ibarraren erdian. Azpirotz mendateko errepideak iparretik inguratzen ditu gain hauek, Leitzarango autobidea egin aurreko garaietan kamioiz eta autoz josita, bakartia eta isila orain.
Iparraldean Atume-Mergelu mendiak eta hegoaldean Aralarko Mailoak edukita, mendizaleek ez dituzte seguruenik oso sarri bisitatuko mendixka hauek. Baina baso sarriek uzten digutenean, Larraungo paisaia ederrak miretsiko ditugu.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko larunbatean (2017-02-25) izan nintzen inguru horietan eta leku lasaia eta ederra da zelai eta baso dotoreekin. Dena mailoaken zaindaritzapean, aurrez-aurrez ageri da eta ikusmira ezin ederragoa da. Merezi duen bisita da dudarik gabe.
    Animo eta ongi izan.Aio.

Near targets

Albiasu kontzejua (781 m.ra) · San Lorentzo eliza (815 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints