Skip to main content

Hiru Erregeen Mahaia mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Hiru Erregeen Mahaia | ©Enezubi (20180730)
Altuera
2.444 m
Beste izenak
Mesa de los Tres Reyes
Zerrenda
Abiapuntuak
Belagua · Linza · Lescun
Lurraldea

Hauxe da Euskal Herriko tontorrik altuena eta bertan elkartzen dira Aragoa, Bearne eta Euskal Herriko lurraldeak. Mendi ederra da, eta igoera bera ere bai. Leskun aldekoa du aurpegirik gogorrena, eta Linza aldeko igoera da errazena. Ez du aparteko zailtasunik igoeraren luzera alde batera utzita. Tarterik zailenak tontorretik gertukoenak dira, bai ohiko bideari jarraituz eta bai gandorretik igota (elurra denean bigarren hau egokiagoa da, haizeak garbitzen baitu). Jende asko joaten da bertara eta bideak ederki sakonduta daude. Hoya de la Solana aldeko lapiazean kontu pixka batekin ibili beharra dago, tarte batean arrakala handiak baitaude eta bidea, haitz gainekoa izanik, ez baita hain nabarmena. Ikuspegia zoragarria da: Auñamendi, Billare, Peneblanque, Midi s'Ossau, Pirinioko lehenengo hirumilakoak, Bisaurin, Petretxema eta Linzako bailara osoa menderatzen ditu. Linzan bertan bada babestutako aterpea, urte osoan zabalik izaten dena. Uda partean sekulako beroa egin dezake bide osoan (goiz abiatzea hobe) eta ez da erraza izaten iturririk aurkitzea.

Anekdota gisa: tontorrean Xabierko Frantziskoren metalezko irudi bat (argazkietako batean ikus dezakezue) eta Xabierko Gazteluaren itxura duen buzoia dago. Pertsonaiaren irudia metro-erdi ingurukoa da egun, baina 1952an jarri zutenean (Club Deportivo Navarra elkarteko kideek) 2 metrotik gorakoa zen... tximistak erauzi omen zuen tontorretik.

Oso gertu (< 1.000 m)

Budogia mendia (605 m.) · Peneblanque mendia (858 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Abenduaren 12·an - 10:50etan·an

    Mendi eder honen igoeraz esan behar dudana da, oso igoera luzea dela, eta nahiz eta oso mendizalea ez izan beharra gora iristeko, zerbait entrenatua bai egon behar zaitezkela, kilometro asko bait dira. Lintzako igoeraz hari naiz. Bestea ez det ezagutzen. Hurrenarte

  • account_circle

    Maider·k bidalia 2002·ko Urtarrilaren 27·an - 19:08etan·an

    17 urteko neska naiz, eta aurretik esandakoarekin ez nago guztiz konforme. Hiru Errege Mahaiaren igoera burutzeko, ez da entrenamendurik behar. Gogo eta kemena eukita, arazorik gabe igo daiteke. Egia da neketsua gertatzen dela, baino igotakoan sentitzen den sentsazioa paregabea da. Linzako aterpetxetik aterata egin nuen nik, eta jendea horrelako irteera polit batera animatu nahiko nuke.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Abuztuaren 2·an - 12:55etan·an

    Ba ni ia egunero ibiltzen naiz mendin ta sei horduko txangoa, ez da edozeinek iteko modukoa, beroa egin ezkero eta entrenatu gabe gaizki pasa daiteke.Beti izamgo da hobe jendea ohartaraztea geheigi animatzea baino. Kontuz mendiarekin.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Abuztuaren 4·an - 20:52etan·an

    Euskal Herriko mendirik altuena zapaldu genuen guk iaz, iazko irailean, hain zuzen. Hamaika urteko semearekin igo ginen, Lintzatik. Ez dago arazorik adin honetako ume batekin igotzeko, nahiz eta patxadaz hartu behar. Guk lau ordu behar genuen Lintzatik tontorreraino, eta atsenalditxo batzuk egin genituen bidean.
    Ez dago galtzerik, bidea oso ondo seinalizatuta dago. Gainera, beti dabil norbait inguruan, galdetzeko.
    Oso bide polita da, eta tontorretik dagoen ikuspegia aparta da, eguraldi onarekin. Guk, jaisterakoan eta tontorretik gertu, 3 orkatz ikusi genituen, ziztu bizian ezkutatu zirenak. Hau poza umearena!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Irailaren 12·an - 12:41etan·an

    gu be linzatik igo ginen, nahiko erraza egin zitzaidan, ez dauka oztoporik, hori bai apur bat luzea egiten da bidea.
    gu 3 ordutan egin genuen, ta azkenean ezin izan genuen petrechemarekin enpalmatu.
    Hiru erregeen mahaia, Linzatik, Lescun (Bearne) edota Belaguatik igo daiteke.

  • account_circle

    Jon·k bidalia 2002·ko Otsailaren 21·an - 22:34etan·an

    nik bueltea emon nauen lehengo urteko aste santuen, ostilango edurtea egon zoan da ganera aize lar (nire neskalaguneri bota iten iotzon ). Ordubete terdi ein gendun igoten baie azkenean datorren uderako itzi du apor todas , jaja

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Uztailaren 21·an - 15:29etan·an

    Hiru errege mahaira lintzatk igotzeko ze bide segi behar da?

  • account_circle

    Maider·k bidalia 2002·ko Uztailaren 2·an - 16:02etan·an

    Pasa den asteburun igo dugu eta ez da horrenbesterako. Goiz irten eta eguerdiko beroak arrapatzen ez bazaitu erraza da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Azaroaren 17·an - 19:03etan·an

    niritzat hiru erregen mahiak asko irabazten du neguan ,bizi garri geigo ditu.azkeneko aldapa interesgarria jartzen da, mendia saltxa piskat here bear du,neguan merezi duen mendi bat da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 13·an - 22:40etan·an

    Ni pasa den udan joan nintzen. Egun zoragarria irten zen. Ibilbidea nahiz eta luze izan. laburra egin zitzaidan. Jendeak 3 ordu t´erdi irauten zela esaten zuen. Guk 2 ordu ta 45 minututan egin genuen. Baina hori bai, Lintzara heldu ginenean, oso nekatuta heldu ginen. Eta amaitzeko esan behar da, mendi oso polita dala.

  • account_circle

    idoia·k bidalia 2003·ko Otsailaren 14·an - 11:44etan·an

    Pasa dan aste santuan joan ginan. Oso edurtuta egon zan. Errez igo genuen. Igotzeko zer behar dan?, "entrenamendu" txikia, batez ere gogoak eta mendia maitatzea.
    Aupa mendizale guztiak!!
    Algortatik, agur bero bat.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Apirilaren 22·an - 09:55etan·an

    NI Aste Santu hauetan izan naiz Hiru Errege Mahaian eta denok animatzen zaituztet bertara joateko. Bidea luzea izan arren erreza da eta lasai hartu ezkero edonork egiteko modukoa. Linzatik bidea oso ongi markatua dago, ez dago galtzerik. Pena merezi du, ikupegia izugarria baita.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 17·an - 16:00etan·an

    Mendi tontorrera heltzean eitten dodan lehenego gauza bertako buzoi edo monumentua begiratzie da. Han juen nintzen ni, puntaraino heldu nintzelako emozionute, ta zer topauko!! karteltxuen Hiru Errege MAIHIA idatzita!! Halan da guzti be izugarrixe!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 21·an - 13:28etan·an

    Tontorra uste baino lehen azaldu zitzaigun mutur aurrean, parkina berriz munduko beste puntan zegoela zirudien. Lainoa sartu zitzaigun eta ezin izan genuen paisaiaz asko gozatu baina Euskal Herriko punturik altuenean egoteak gustu handia ematen zuen.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 18·an - 23:20etan·an

    Ba gu Linzako aterpetik abiatu eta gora eta gora baina ezer,ez genuen ez marka, ez tontorrik ez ezer ikusten, eta gainera etzegoen iñor mendian galdetzeko. Azkenean Kartxelara iritsi ginen eta eskerrak han frantxuto batzuk zeuden bestela.........aurrera jarraitzeko asmoarekin Frantziaraino iritsiko ginen. A ze abentura!!!! beste batean izan beharko da.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 20·an - 17:24etan·an

    Galdu eta ez giñen Kartxelan agertu, Petretxemara baizik.Horrek zentzu gehiago du ez?bestela ha zelako kaminata kartxelaraino!

  • account_circle

    Gaizka·k bidalia 2004·ko Urtarrilaren 13·an - 18:56etan·an

    benetan mendi eta tontor polita dauka mendi honek. oso polita da lintzatik izen bereko kollador dagoen zatia. baña hurrengoa txarragoa ez da. ta gañra bista izugarriak ditu tontorrean.

  • account_circle

    josu·k bidalia 2004·ko Urtarrilaren 20·an - 23:56etan·an

    esan behar, erraza dala konfunditzea eta petretxemara joatea. Norbaitek joan da aurten eta ala izani nola dago bidea?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 22·an - 21:47etan·an

    Mendi honetan ezinezkoa da konfunditzea, ta Petretxemara igotzea!!!!!!!
    Linzako koiadora igotzean (linzatik) eskumara artuta bai zoaz Petretxemara, baina ezkerrera joan ezkero, ta bidea jarraitu ezkero, ezinezkoa dela, ta berriro errepikatuko dizut, konfunditzea.
    Azken oharra, ez igo igande baten ta uda garaian, ze zure herriko jendea topatuko dituzu naiz ta urruti egon, tontorra petauta, seguro!!!!
    Allo pelaio!!!!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Otsailaren 5·an - 16:02etan·an

    Epa!!! Hau be mendi polittenetariko bat da, gutxienez, ni junitzenian, nahiz ta eurixa izan, hori irudittu jaten!!! han goixen zazenian sentitzen dana ez da leku askotan sentitzen!!! Animau ta igo, merezi dau ta!!!

  • account_circle

    Aitor·k bidalia 2004·ko Otsailaren 18·an - 12:54etan·an

    apa naiko naben jakin ia nonok baukon argazkik hiru erreg mallan ekisladera dagon lakuaren argazkirik eta ia bakixen lakura juteko bidia zelan dauen benga eskerrikasko!! lakuan ixena ustot dela Luc de Lhurs

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 30·an - 08:10etan·an

    Ba laku hori Lhurs-eko iboia da, ta Frantzia aldeko Lescun herritik igo daiteke. Linzatik hau bisitatzeko txangoa gogorra izan daiteke, hasierako igoera eta jaitsiera errepikatu beharra dagoelako. Bide errexena Lescunetik jutea da.

  • account_circle

    Amaia·k bidalia 2004·ko Maiatzaren 30·an - 20:18etan·an

    Ba al daki inork, Leskunetik igotzerik dagoen, eta nola?
    Eskerrik asko.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Azaroaren 22·an - 21:36etan·an

    Bai, igotzerik badago baina aldapa itzela dauka, oso polita da ostera ta pena merezi dau, beraz aurrera!

    Zihurrezko bide bat da Leskunetik atera, Petretxemara igo, gero morala badago egin Hiru Erregeen Maia ta Linza aldera jeitsi. Kriston buelta polita ta gogorra.

    Besterik gabe, AUPA mendizaleak ta Euskal Herri libre bat!!!!!!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Uztailaren 18·an - 18:10etan·an

    Ahal da, baina ez dakit oraindik nola den, frantsesek hortik igotzen dute ta ni astelehenean joango naiz, lehenago ondo informatu beharko det...

  • account_circle

    Aitor·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 30·an - 17:25etan·an

    Abuztu hasieran izan ginen 12 laguneko koadrila. Linzatik atera ginen gu ere. Hori bai, bueltan, ez ginen berehalakoan iritsi. Batzuk preparazio gutxi genuen, baina igoera eramangarria da, denok batera egin bait genuen bide guztia. Oso politta, eta tontorra egin izanaren pozari, bertan TRIKITIXA jotzen ibili ginela gehitu ezkero, oraindik ileak puntetan jartzen zaizkigu. Gogoa duen edonork egin dezake, beraz animatu, merezi du eta!!!

  • account_circle

    alberto·k bidalia 2005·ko Uztailaren 5·an - 09:41etan·an

    Aupa!
    Subimos a Hiru Erregeen Mahaia el 25/6/2005. Recomendable de todas, todas. La ruta está muy marcada: sendero evidentísimo y después multitud de cairns por la pedriza.
    Un par de consejos: llevad agua, que no hay, y subiendo, poco antes de llegar a el collado de Linza (donde el camino se bifurca, a la drcha a la mesa, a la izqda al Petretxema) salid del camino hacia la drcha y observad con un poco de paciencia, porque hay una marmotera bastante poblada. Si no hay suerte probad cuando bajéis. Merece la pena acabar la excursión avistando unas marmotas!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Maiatzaren 28·an - 22:49etan·an

    hemen idatzi dutenek linzatik ateratzen den bideari buruz solastu dute. gustatuko litzaidake norbaitek faborez belaguatik ateratzen den bideari buruz zerbait komentatzea zeren eta bide hori egin nahiko nuke eta iñork ez du bide horri buruz deus ere erran. Entzun dut luzeago dela eta larran galtzea arras erraza dela.

    esker mile

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Ekainaren 6·an - 15:54etan·an

    Belaguako aterpetxetik Hiru erregeen maila, zuk diozun modura zertxobait luzeagoa da. Nik pare bat aldiz egin dut, eta igotzeko 4 ordutik gora behar izan nituen (kontutan hartu Linzatik 3 ordu baino gutxiagon egin dudala). Bidaia, askoz politagoa da. Gainera, ziurasko ez duzu inor topatuko. Lehen bi ordutan Larrako basotik barrena zoaz eta zuk ondo diozun bezala, galtzea ez da batere zaila. Ondoren Ukerdi-ren ezker aldetik igotzen hasita, Budogiako kresterio guztia egiten da (Linzako bidea justu azpian geratzen da). Kresterio amaieran, eskuak erabili beharra dago, Hiru Erregeen mailako lepora iristeko. Hortik, betiko bidetik puntararte. Kontuan eduki jeisterakoan ez dela denbora asko irabazten ze basoan ematen duzu denbora gehiena, desnibelik irabazi gabe. Guztira, 9 ordutik gertuago ibiliko zara 7tik baino. Zorte on!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Ekainaren 13·an - 00:12etan·an

    mile esker erantzuteagatik.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Ekainaren 13·an - 09:38etan·an

    Barkatu, baina lehengoan gaizki jarri nuen. Ez duzu Ukerdiren ezker aldetik igo behar. Ukerdi ezker aldean uzten da, beraz, Ukerdirean eskubiko aldetik igo behar da. Ea animatzen zaren!!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Uztailaren 21·an - 15:20etan·an

    oso bide txarra belagoatik hiru errege mahaira igotzeko bidea. Aita ta ni orain dela bi urte joan ginen eta galdu egin ginen. Baso handi bat pasa beharra dago eta ez dago bidea markatuta. oso arriskutsua da.

  • account_circle

    berg·k bidalia 2007·ko Abuztuaren 27·an - 12:30etan·an

    Pasadan Abuztuak 22an igo nintzen mendi eder honetara eta nire galdera edo komentario hau da: Mendien katalogoan eta web horri honetan altuera 2428 metrokoa dela jartzen du baina mendi tontorreko buzoian eta nire GPSan 2444 metro dituela jartzen zuen. Badaki norbaitek ezberintasun handi honen arrazoia?

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2007·ko Abuztuaren 27·an - 19:55etan·an

    webgune honetan aipatzen den altuera Katalogoan aipatzen den bera da (okerra argia izan eta inork zuzendu ezean), Katalogoaren normalizazio asmoarekin bat egitearren. Hiru Erregeen Mahaiari dagokionean Katalogoan jarritako altuera ekialdeko tontorrari dagokio beharbada, han elkartzen omen direlako hiru erresuma zaharren mugak, eta ez tontorrean. mendizale askok egiten dute bereizketa hori, "tontorra" eta "mahaia"ren artean...

    zalantza argitzearren 2007ko Katalogoan begiratu dut berriro ikusteko ea ematen diren koordenatuak zein tontorrarenak diren, eta koordenada okerrak dituela ikusi dut, bada 10 Km-ko aldea kokapen zuzenarekin!

    hemen ematen diren koordenatuak zuzenduta daudenez eta tontor nagusiari dagozkionez, tontor nagusiaren altuera jarri dut.

  • account_circle

    berg·k bidalia 2007·ko Irailaren 4·an - 19:34etan·an

    Eskerrik asko. Horrela web horria eguneratuagoa dago. jeje.
    Beste gauza bat, tontorrean dagoen Xabierko Frantziskoren irudia erdi jauzita dago, lurrerantz begira. Itzatzita dagoen harria jauzi edo mugitu egin da eta orain modu horretan dago santua.
    Besterik gabe. Hurrengo mendirarte

  • account_circle

    mou·k bidalia 2014·ko Uztailaren 16·an - 11:02etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Jakin nahi nuke ea Tablera joateko (ondoan dagoen tontorra da) Hiru Erregeen Mahaiko ekialdeko ertza zailtasunak dituen ala ez jakin nahi nuke. Edo egokiagoa den, aurreko lepora iritsita hegoaldeko magaletik egokiagoa den Tablera joatea. Norbaitek egin badu eta erantzungo balit eskertuko nuke.
    Ondo izan.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2014·ko Uztailaren 18·an - 08:30etan·an

    Kaixo, Mou. Aspaldi da Hiru Erregeen Mahaian egon ez naizela, baina oroitzen dut Mahaiaren gailurretik Tablera ez zegoela zailtasun handirik, baina bai halako zorabioa eragiten duen tokiren bat, jaisterakoan. Beste aukera Mahaiaren gailurra hegoaldetik pasatzea zen, Tablera zuzenean joateko. Hor, zailtasuna bi bideak non bereizten ziren aurkitzekoa zen, harri pila ugari baitzegoen (garai batean). Errazena, seguruenik, lehen Tablera joan eta gero Mahaira. Baina ea zer dioten beste mendizaleek...

  • account_circle

    Lagrole·k bidalia 2014·ko Uztailaren 18·an - 20:59etan·an

    Kaixo Mou eta Zuriain!
    Nire ibilbidea leku hortan zahar-zahar da ere (1991!!)
    Bainan nik uste dut Tablera bide txiki zuzen bat da: Hiru Erregeen Mahaia ondotik, ondo markatua da (harri pilak), ertza luzera.
    Beste manera pasabide -tximinia- motz bat pasatzen ahal da, zorabioa gabe. Argazki bat eman dut.
    Gero arte.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2014·ko Uztailaren 28·an - 11:40etan·an

    Kaixo Zuriain eta Lagrole.
    Lehenik eta behin mila esker zuen erantzunengatik.
    Atzo izan nintzen inguru horietan, eta lortu nuen Le Table egitea Hiru Erregeen Mahaia igo gabe. Horretarako, Linzako aterpetxetik abiatu eta mahaira doan ohiko bidea jarraitu eta mendebaldeko lepora iritsi baino 5 minutu lehenago, bidea utzi eta jo eskubira hobekien ikusten dezute lekutik. Ikusiko dezue harri sueltoen artean bide antzeko bat, hortik segi eta mahaiko azken hormatzarra hegoaldetik zeharkatu paretatik hurbil, ez dago biderik, hori bai kontuz joan harri sueltoekin eta malda nahiko pikoa da. Azkenean hormatzarra pasa eta gora ekialdeko lepora iritsi eta Tableko tontorrera segituan zaudete.
    Ondoren ni bertatik jetsi nintzen eta Hegoaldean dauden tontorrak egin nituen Acheritoraino (Mouscate, Petrechema, Ansabereko tontor txikia -eskaladarik gabe igo daitekeena-, Sobarcal eta Acherito, eta ondoren jetsi Linzara Plana de Diego eta Paso del Osotik. Guztira 8 ordu.
    Ondo izan. Aio

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2014·ko Abuztuaren 3·an - 23:59etan·an

    Beste aukera bat, iparraldetik etortzea da. Bai Laskundik (Bearno) bai Ukerdiko haranetik. Nik Belaguako aterpetxetik egin nuen, Ukerdiko harrizko basamortua zeharkatu eta eskuinetara Hiru Erregeen Mahaiaren eta Tableren arteko lepora heltzen zara. Erraza da, baina luzea eta urik ez dago inguruan. Lepora hurbildu ahala, tarteka eskuren bat erabili behar da orekarako, baina amildegirik gabe (F: I). Angulok deskribatzen du ibilbide hau: ia 5 ordu. Jon

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2018·ko Abuztuaren 17·an - 08:09etan·an

    Kaixo lagunak larunbatean (08-11) mendi honen tontorrerainok igo nintzen.
    Ibilbide bezala luzeena da baina nire ustez ederrena ere bai, kontuan izanik ibilbide guztia Euskal Herriko lurretan egiten dela. Ia 5 ordu behar izan nituen igoera egiteko. http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92641.jpg Belaguako Aterpetik hasi eta Bortuzko eta Aniberkandiako saroitik zehar doan bidezidorra hartu nuen Anaie edo Intzolako Lepoara iritsi arte, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92632.jpg bide osoan zehar ekialderako norabidean GR12-aren marka zuri-gorriak jarraituz eta senda ondo markatu batean. Puntu honetara heltzeko 3 ordu behar izan nituen eta hona arte ez dago aldapa esangurutsurik bidean apurka-apurka igotzen da 1.400 metrotik 2.000 metrora, Anelarra ondoko paisaiak izugarri ederrak direla esan beharra dago.
    Behin lepo honetara iritsita Hegoalde norabidea hartu behar da, Urtets aldera, hasierako malda besterik ez da eta jadanik 2.000 metrotik gora gabiltza, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92631.jpg jarraian jeitsiera txiki bat eta Lhurseko Lepora igo behar da, hau 2.300 metrora dago eta lapiaz gainean eta malda nahiko gogor batean egin behar da, zati zailtxoena hauxe izango dela uste dut, 1 ordu eta 15 min. inguru. Behin lepo honetara iritsita azken zatia besterik ez zaigu gelditzen, http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92629.jpg HEM 2.445m. ipar-ekialdeko sendatik, 25 min., ez du zailtasun berezirik gailurrera heltzeko, baina kontuz ere ibili behar da hegoalderako amildegiarekin. Gaina zapaltzeak izugarrizko poza ematen du http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92626.jpg.

    Zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, jeitsiera edo itzulera egin behar da eta egia esan luzea samarra da, nik 4 ordu inguru behar izan nituen Belaguako Aterpera iristeko.
    Jarraitu nuen bidea ez zen ohikoena izan, beherakoan Urtets Lepora iritsitakoan mendebalderako (ezker) norabidea hartu eta Larrako basamortu karstikoan barna jeitsi nintzen http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92643.jpg Anaieko Lepotik datorren GR12-arekin gurutzatu arte, hemen ere GR12 Larrako Ateak-ra jarraitu beharrean Ukerdiko Goiko Puntalaren hegoaldetik zehar jarraitu nuen http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92638.jpg Aniberkandiako Saroiara heldu arte, puntu honetan GR12-arekin gurutzatu nintzen berriro eta aurrerantzean hauxe jarraitu nuen Belaguako Aterperaino.

    Ibilbide luzea baina izugarri ederra eta gainera Euskal Herriko lurraldean zehar osoki.
    Hemen ibilbidearen mapa: http://www.euskal-herria.org/argazki/2018/08/92784.jpg
    Gomendagarria erabat, giro onarekin eta nahiko ur eramanez.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2018·ko Abuztuaren 20·an - 08:19etan·an

    Ibilbide ederra! Nahi izanez gero <a href="/node/add/ibilbide/to/282">ibilbide</a> moduan erantsi dezakezu.

  • account_circle

    Xabiaram·k bidalia 2018·ko Abuztuaren 20·an - 20:59etan·an

    Mila esker Inaxio, bai ibilbide ederra, ez ahaztekoa.
    Ibilbidea ere gehitu dut, horrela beste aukera bat gehiago (Lintzatik aparte) igotzea nahi dutenentzat.
    Hasieran hemen jarri nuen irakurtzeko errazagoa ematen duelako.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Budogia mendia (605 m.) · Peneblanque mendia (858 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi