Skip to main content

Laztegi mendia

zuriain·k

2016/02/26 - 13:45

Laztegiko gailurra | ©zuriain (2016-02-26)
Altuera
1.200 m
Beste izenak
Otsaberri
Zerrenda
Abiapuntuak
Urkiaga · Eugi eta Irurita arteko errepidea
Lurraldea

Okoro mendian punturik altuena duen mendikatetxoak hainbat gain aipagarri ditu, Kintoko pagadi garbien gainean nabarmentzen direnak. Altuenak belar gozoz estalita dauden bitartean, mendikate nagusitik bereizitako adarrak oihanak irentsita egoten dira. Laztegi (edo Otsaberri, garai bateko mendi gidek izendatu bezala) erdi bidean dago: Pago eta pinuak gailur harritsutik metro bakar batzuetara iristen dira, baina aukera izanen dugu gailurretik paisaia urrunak ikusteko. Gain honen interesak, jakina, Kintoko oihan ederra zeharkatzean datza, Nafarroako zabalenetakoa, eta Irati ez bezala, nahiko bakartia.
Gailurrean buzoi bitxi bat aurkituko dugu, erdi lurperatua, eta San Fermin batez apaindua. Txangoa luzatu eta aberastu nahi izanez gero, eta Okoro dagoeneko zapaldua badugu, aukera izanen dugu mendebaldeko gain oihantsuak bisitatzeko: Mugadena, Xaukadi, Leateko harria... Beharrik, mendi aski eta sobera dugu gure urratsak galtzeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

ERNAZABALGO SOROA harrespila (516 m.) · OTARRA BIZKARRA harrespila (618 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Otsaberri-Laztegi 613 m zuriain

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ERNAZABALGO SOROA harrespila (516 m.) · OTARRA BIZKARRA harrespila (618 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi