Skip to main content

Lezo - Mitxintxola - Donibane ibilbidea

inaxio·k

2014/11/30 - 08:55

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Lezo
Igoera metatua
400 m
Eskema
Lezo - Lehenengo dorrea - Mitxintxola - Pasaiako badiako sarrera - Donibane - Lezo
Luzera
9.00 km
Iraupena
3 ordu
Lurraldea

Lezoko Kultur Etxearen ingurutik abiatu eta aldapari ekiten dio berehala ibilbideak, lezoar askok Jaizkibelera igotzeko urteetan zehar sakondutako arrastoan gora. Beste hainbat bidezidor gurutzatuko ditugu bidean, arreta jarri beharra dago bidegurutzeetan. Bizkarrera iristean Mendebaldera jo behar dugu, lehenego dorrearekin topo egin arte. Handik errepidera jaitsi eta beste aldean jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu, Talaia bidearen markak jarraituz, Mitxintxola izeneko muinoaren oinera heldu arte. Bidez kanpo igoko gara larrean gora, haitz zerrenda bat topatu arte, eta haren aldamenetik jarraituz helduko gara tontorrera.

Lehenago utzitako Talaia bidea bilatuz jaitsiko gara IMra, eta haren arrastoari jarraituko diogu badiako haitzetako bizkarrean behera eginez. Tarte malkartsua da eta kablea jarrita dago zenbait lekutan, baina ez dauka aparteko zailtasunik, jende asko ibiltzen da bide horretan gora eta behera. Porlanezko bide batekin egingo dugu topo beherago, itsasontzientzako semaforoa dagoen lekuan. Bide horretan behera helduko gara itsasbazterrera. Pasai Donibaneko kale nagusia zeharkatuko dugu taberna eta turista ugari saihestuz eta hala helduko gara Lezora doan errepidera.

Arrastoa
Eranskina Tamaina
lezo-mitxitxola-donibane-20141019.gpx 98.29 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi