Harpe bat da, garai batean kobazulo baten sarrera izan omen zena. Erdi paleolitoko aztarnategia da, eta horregatik dago burdin hesiz babestuta. Neanderthal gazte baten 5 hortz aurkitu ziren bertan.
Erreza da bertara iristea. Indusitik Baltzolara doan bidean gora goazela, Gibeldar baserria baino aurreraxeago, langa bat gainditu eta metro gutxira, erreka zeharkatu gabe, eskuinerantz habiatzen den bidezidor batean gora, berehala iritsiko gara Axlorrera. Baltzolatik Indusira jaisten ari bagara, Jentilzubiren gainaldean, ezkerretarantz doan bidezidorretik ere joan gaitezke. Bidegurutze hau seinaleztatuta dago (2012ko uda).
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Jentilzubi koba (10 m.) · Berragertzea mendia (24 m.) · Jentilzubi atea (39 m.) · Gibeldar koba (159 m.) · Baltzola koba (196 m.) · Abaro pasabidea (356 m.) · Indusi auzoa (404 m.) · San Fraisku ermita (411 m.) · Garaio mendia (828 m.) · Bargondiako atxa mendia (876 m.) ·