Skip to main content

ARBEAKO LEPOA trikuharria

Iñigo Txintxurreta·k

2009/12/10 - 22:55

13 | ©inaxio (20110108)
Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ERAKURRI - MENDAUR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
2009-12-10
Elementu kopurua
1
Lurraldea
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria
Oso nabarmena
Historiala
Erakurri-Zumarresta sektoreko prospekzioaren 3. egunean kausitua.

Komentarioak

  • account_circle

    Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2009·ko Abenduaren 10·an - 23:16etan·an

    Kaixo Iñaxio eta gainontzeko partaideak!

    Duela gutxi web gune hau ezagutu nuen eta gaur, Arbeako Lepoa 3 trikuharria aurkitu dudan egunean, aukera paregabea iruditu zait izena emateko eta horren berri emateko. Azken finean aurkikuntza hau eta Erakurri-Zumarresta sektorean egin direnak Arbeako trikuharriaren aurkikuntzaren ondorioak dira.
    Trikuharri berria lepoan bertan kokatuta dago eta gaur arte oharkabe egondu da sasiz estalirik zegoelako.
    Arbeako trikuharriaren aurkikuntzaren ondoren Erakurri-Zumarresta sektoreko prospekzioari ekin genion eta horren ondorioz zenbait elementu berri kausitu genuen:
    - Arbeako Lepoa 1 trikuharria
    - Arbeako Lepoa 2 zista tumuluduna
    - Neku 1 zutarria
    - Neku 2 zutarria
    Saiatuko naiz horien eta beste megalitoen berri ematen hurrengo iruzkinetan.

    Agur bero bat orrialdeko partaideei, batez ere Alfonso Martinez-i Hilharriak-eko taldekideari. Eta zorionak web gune paregabe honengatik.
    Laister arte!

    Iñigo Txintxurreta

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Abenduaren 11·an - 08:18etan·an

    aaala! asko poztu naiz albiste hau irakurtzean.

    ongi-etorri webgunera Iñigo, eta zorionak egindako lanengatik. zuek jarritako "mugarriak" ikusten ari naiz nonahi, eta eskerrak, zaila baita bestela askotan monumentuak atzematen. ea horrela salbatzen diren.

    megalitoen orriak editatu eta zuzentzeko ahalmena jarri dizut, eta atal honetan aldaketaren bat egitea egoki dela iruditzen bazaizue, esaidazue, zalantzarik gabe.

    ai, emozionatu egin naiz! :'-)

  • account_circle

    irundarra·k bidalia 2009·ko Abenduaren 11·an - 20:45etan·an

    Kontxo, kontxo, Iñigo, nire Hilharriak-eko lankide eta laguna!
    Eskertzen da jende gehiago sartzea atal honetan, orain arte 4 ginen eta: Jose, Inaxio, Zuriain eta ni.
    Adizu, Iñigo, oso polita aurkitu duzun trikuharri hau, behintzat harlosa handiak ditu eta zutik!!
    Hemendik aurrera web honetan ikusiko dugu elkar. Ikusten duzunez, argazki pilo bat igo dugu azken hilabeteetan.
    Ba, esandakoa, ONGI ETORRIA.Eta nik ere sinatzen dut zuk esandakoa:
    Oso lan ederra da, Inaxioren web orri hau.
    Aupa mutilak!!

    Alfonso Martinez

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2009·ko Abenduaren 18·an - 20:01etan·an

    Eztot uste hain lan miresgarrixa eitten dabilen taldeko kide naizela sinisteko bezain beste meritu ein dotenik oinarte... baina eskertzen da aipamena, Alfonso! :-P
    Trikuharri politta, Iñigo!

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Abenduaren 12·an - 19:29etan·an

    Ongi etorri, Larrun, gure lagunarte txiki baino atsegina honetara. Eta ikusten dudanez, hainbat trikuharri besapean etorri zara, opari ederra Iñaxioren orrialderako. Tira, hemendik ikusiko dugu elkar, baina ohartarazten dizut nire aldetik galdera eta zalantza ugari jasoko duzula, megalito hauekin ez bainaiz batere ongi moldatzen, eta edozein harri edo sator-zulo hartzen dudala megalitotzat, eta benetakoak oharkabean pasatu. En fin. Tira, errandakoa, ongi etorri!

Argazki berria erantsi

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARBEAKO LEPOA harrespila (48 m.) · ARBEA trikuharria (375 m.) · Kanalegañeta 1 Este zutarria (737 m.) ·

Waypoints

Argazki berria erantsi