Lurrak estalitako harri pila bat ematen du, ingurutik metro-erdi edo altxatzen dena. Gainaldea berdina du, ez zaio sakongunerik nabari. 6 bat metro luze eta 4 zabal izango da gutxi-gorabehera (buruz ari naiz). Leku esanguratsuan dago, Elosta eta Santa Barbara / Malkorraundi mendien arteko lepoan, Gorriti eta Arribe lotzen zituen bidea lepora heltzen den leku berean. Baina planta ez da borobila, borobila baino errektangularra dela esango nuke. Borda zahar baten ondakinak beharbada? Bere forma inguruko bideak eta itxiturak esplikatu dezakete? Ez dakit, zalantzazkoa iruditzen zait. Edozein modutan ikusteko erraza da: autobideko Gorritiko irteeratik oso gertu dago.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Santa Barbara / Malkorraundi mendia (649 m.) · Santa Barbara eraikina (650 m.) · San Bartolome eliza (951 m.) · Gorriti kontzejua (953 m.) ·
Fitxatuta dago!
inaxio·k bidalia 2009·ko Irailaren 8·an - 14:33etan·an
webgune honetan: http://www.araitz.es/eu/excursiones.htm aipatzen dutenez, tumulua da, eta Javier Puldainek aurkitu zuen 1997.ean. zergatik ez dago katalagoan? pasa egin zaizue edo deskartuta dago?
Fitxatuta
irundarra·k bidalia 2010·ko Azaroaren 7·an - 14:58etan·an
Ez dago katalogoan , garaiz ikusi ez genuelako. Baina, katalogoa argitaratu ondoren, ikusi genuen eta gure zerrendan dago.