Megalito mota
Harrespila
Megalito eremua
MUNOA - ADARZA
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1971
Elementu kopurua
5
Deskribapena
7mko diametroko harrespila. Lauza formako 19 lekuko agerikoz osatua, 0,10 eta 0,20 bitarteko garaierakoak. Ez du lekukorik IEko eta IMko muturretan. Hareharria.
Garaiera
950 m.
Iturriak
Historiala
5 harrespil
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Kaixo adiskideok. Saiatu
zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 24·an - 09:06etan·an
Kaixo adiskideok. Saiatu naiz harrespil hau eransten, X. Peñalverren liburuko koordenatuak erabiliz, baina ez da behar den tokian agertzen. Datum-aren kontua izan daiteke, baina hurbil dagoen Munhogain harrespileko datuak begiratu ditut eta bat datoz Peñalverren liburukoekin, eta behar den tokian agertzen da. Ea misterioa argitzen ahal didazuen!
koordenatu okerrak ziren,
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 24·an - 15:09etan·an
koordenatu okerrak ziren, besterik gabe. Blot-en orritik (http://jacquesblot.over-blog.com/article-31697424.html) jasotakoak jarri dizkiot (URDIAKOARRIA 3, ez dut URDIAKOARRIA 1 ikusi), UTM ED50-ra bihurtuta. begiraiozu orain non gelditu den... zuzena al da lekua? (ez dakit konbertsiorako parametro egokiak erabili ditudan)
Eskerrik asko Iñaxio.Bai,
zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 25·an - 10:15etan·an
Eskerrik asko Iñaxio.Bai, orain bat datoz nik aurkitutakoarekin... zernahi dela ere aurkitutako hori! Antza denez, hainbat monumentu daude bizkar horretan, nik hiruzpalau zirkulu susmagarri antzeman nituen, baina batek daki zein den bakoitza! Bloten blogean begiratu dut baina ez du monumentuen argazkirik jartzen. Agian hoberena berari argazkiak bidaltzea izanen da, ea erantzuten duen eta erraten digun zer diren mairubaratz horiek...
hasiera batean ni ere saiatu
inaxio·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 25·an - 14:40etan·an
hasiera batean ni ere saiatu nintzen harrespilak banaka-banaka identifikatzen, baina kasu askotan, kokapenaren zehaztasunik ezagatik, mesede baino arazo gehiago ekarriko zuelakoan, multzoka jasotzea erabaki nuen. leku askotan zaila da zein zein den jakitea krokis zehatza egin ezean.
Tira, azkenean Urdiako
zuriain·k bidalia 2009·ko Abuztuaren 27·an - 08:40etan·an
Tira, azkenean Urdiako Harriaren inguruan ateratako hiru argazki horiek jarri ditut. Ez dakigu zehazki zeintzuk diren, baina behintzat baten batek hor inguruko txango bat egiten badu, eta trikuharriei buruzko interesik badu, jakinen du zerbait badagoela bizkar horretan. Aurrerago, Blotek edo beste norbaitek koordenada zehatzak argitaratzen baditu, bakoitza bere tokian jarriko dugu. Latza da zinez mendizale trikuharribiltzailearen bizimodua!