Skip to main content

Baizako itzulia Bakaikutik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2009/08/02 - 10:12

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Bakaiku
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
700 m
Eskema
Bakaiku - Baiza - Bakaiku
Luzera
18.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Wikiloc-eko mapan ikusten denez, ibilbidea ez da mugatzen Baizako tontorretik pasatzera, inguruko monumentu megalitikoak bilatzen ditu bidean: hainbat zutarri, trikuharri eta tumuluren aldamenetik pasatzen da. Ibilbidea laburtu nahi izanez gero, nahikoa da Iparraldeko ertzari jarraitzea mendate batetik bestera, arazorik gabe egin daiteke bide hori.

Ibilbidea Bakaiku herriaren goi aldean dauden azken etxeetatik abiatzen da, mendialdera jotzen duen asfaltatutako bide zabal eta aldapatsu batean gora. Gorago gas-ontzi batzuen aldamenetik pasatzen da, eta baserri baten ataritik gero. Baserri honen atarian ezkerreko bidetik jo behar dugu, gora, eta 200 m. aurrerago, eskubitara, beste pista zabal batetik. Begiraiozue une horretan ezkerrean uzten duzuen bideari, hortik itzuliko gara-eta, dena ondo badoa.

Basoaren itzalera sartu eta burdinazko langa bat pasako dugu gorago, bide nagusiari jarraituz. Bihurgune zabal baten ondoren bideak HEko norabidea hartzen du. Bigarren mailako hainbat bide arrasto azalduko dira eskubi aldean, baina guk harripila batez markatutakoa bilatu behar dugu. Nabari du bideak "ibilia" dela. Hortik gora nahikoa da bide arrasto nagusiari jarraitzea, beti goraka. Oso aldapa gogorra da. Sigi-saga igo ondoren, bideak HMko norabidea hartzen du, eta zeharka-zeharka, Baizako Mendebaldeko lepora heltzen da, Oinetako zutarriaren ondora.

Handik aurrera nahi den lekutik jo dezakezue Ekialdera, baina bizkarrari jarraitzea da errazena. Bizkarrari jarraituz gero, Hiruhaitzetako haitzen gainetik pasako zarete. Oso leku ikusgarria da. Kontu pixka batekin ibiliz gero, zailtasun handirik gabe helduko zarete bi begi dituen haitz harrigarri horretara. Handi aurrera bizkarrari jarraituz helduko gara Baizako tontorrera.

Ekialdeko bizkarretik San Adrian aldera jaitsiko gara. Bi gain hauen arteko lepotik abiatzen da bidea behera (aurrerago dago Lizarraga aldera jaisten den beste bidearen ataka ere), baina oso emeki, ia jaitsi ere egin gabe. Aurrerago behera egiteko aukera eskainiko diguten hainbat bide arrasto ikusiko ditugu, baina gure aukera goi aldetik jarraitzen duen bidearena da: itzulia luzea da, eta altuerari eutsi behar diogu Baizako mendia inguratzeko. Tarte batzuetan bideak gora ere egiten du. Oso bidezidor polita da, eta ikusgarria, izan ere malkar eta harritza handiak ebakitzen ditu tarte batzuetan (oso bide arriskutsua izan behar du honek elurrarekin). Bideak behera egin ahala beste bide-aukera batzuk ere ikusiko ditugu, baina orain gureak Baikaiku aldera jotzen du argi eta garbi.

Jaitsierako bidea oso polita da, baina luze egin daiteke nekatuta egonez gero. Kontuz ibili beharra dago bide aukera ondo egiteko, bestela goizegi jaitsi eta beste herriren batean azalduko zarete.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
baiza.gpx 107.58 KB
Oharrak
Ibilbidea Bakaikutik bertatik abiatzen da, baina jasotako arrastoa gorago hasten da, GPS ondo kokatzen den momentutik aurrera. Nik uste GPSaren arrastoa zehatza dela, baina ikusten da tarte batzuetan mendiaren itzalak okerren bat eragin diola.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi