Skip to main content

Forau dels Aigualluts mendia

Jose·k

2008/12/29 - 19:45

Forau dels Aigualluts | ©Jose (20070826)
Altuera
1.995 m
Abiapuntuak
Plan del Hospital · La Besurta
Lurraldea

Maladeta, Aneto, Tempestades, Salenques, Mulleres, Forcanada, Malh dera Artiga eta Tuca Blanca de Pomèro mendiek inguratzen duten bailarako urak, tartean Anetoko glaziarraren urtzetik sortzen direnak, Plan dels Aigualluts izena duen laugune batetan elkartzen dira, eta beti berde dauden larreak meandro bihurri batzuetan zehar astiro zeharkatu ondoren, urjauzi batetan amiltzen dira, haitz artean estututa ibilbide labur bat egin eta gero Forau dels Aigualluts izenaz ezagutzen den hormaz inguratutako toki batetara iritsi, eta beste inora joan ezinda hondo hareatsuan desagertzeko. Baina ur hauen bidaia ez da hor amaitzen, ez eta gutxiagorik ere, izan ere, lurrazpiko ibilbide misteriotsu baten ondoren, mendiaren bestaldean, Aran bailaran dagoen Artiga de Lin inguruan irteten baitira, Uelhs deth Joèu izena duen iturburu batetan.

Plan del Hospitaletik abiatuta, ordu t'erdiko ibilaldi lasaia eginaz irits daiteke Aiguallutsera, eta laburragoa nahi izanez gero, La Besurtatik ordu erdian. Bidea ondo adierazita dago, eta ez du galerarik.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi