Hipokiloak oinean kailu bakarra du, osoa edo pixka bat ildokatua (23)
Epikiloa 3-5 mm zabal da, lantza-itxurakoa; sepaloak 10-18 mm luze dira; petaloen oinaldea ia zorrotza da (24)
Brakteak kaskoa baino luzeagoak dira; hipokiloaren oinaldeko kailuak paraleloak dira (25)
Brakteak kaskoa baino laburragoak dira, edo gehienez ere hura bezain luzeak; hipokiloaren oinaldeko kailuak dibergenteak dira (26)
Generoa:Serapias
Forma biologikoa:Geofitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gutxienez:70 m
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea:
Toki belartsuak, zertxobait hezeak.
Banaketa orokorra:Mediterraneo-atlantikoa
Hipokiloak oinean bi kailu ditu, paraleloak edo dibergenteak. Epikiloa 8-26 mm zabal da, bihotz-itxurakoa; sepaloak 20-35 mm luze dira; petaloak oinaldean biribilak dira. Brakteak kaskoa baino laburragoak dira, edo gehienez ere hura bezain luzeak; hipokiloaren oinaldeko kailuak dibergenteak dira.
Ugaritasuna:
Lurraldearen iparreko bi herenak: U(B)
Hizkuntza:es
Izena:
Serapias acorazada
Komentariorik ez..