Altuera
1.208 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Orbara
Lurraldea
Latxaga Orbaizeta eta Orbara herrien mendebaldean hasten den mendikate txiki baten punturik gorenena dugu. Mendialde hau soroz eta bordaz jositako goi ordoki bat bada ere, horma ikusgarriak amiltzen ditu inguruko ibarren gainera. Latxagaz (1208m) gain, mendialde honetan beste mendi aipagarri batzuk ditugu. Haien artean Aitxa (1051m) eta Mutria (1191)dira seguruenik interesgarrienak.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Auritz-etik igoera ederra.
mou·k bidalia 2012·ko Abuztuaren 2·an - 10:24etan·an
Kaixo Mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen bertan eta paraje benetan ederrak iruditu zitzaizkidan.
Igoera Auritz-etik egin nuen, hilerri ondotik ateratzen den pista asfaltatutik, berau jarraitu uneoro, kontutan izan gabe ezker-eskubira ateratzen diren bidegurutzeak. Halako batean erreka pasa beharko dezue, baina egurrezko pasabide polit bat dago eta harizti eder batean sartuko zerate igoera lasai batean. 40minutura Nabaleko lepora iritsiko zarete eta Orreagatik datorren pistakin bat egingo duzue, zuek norantza bera jarraitu pista nagusitik ezkerrean Otsolezeako basoa dezuelarik. Pista horrek 1o15min ondoren, bidegurutze garrantzitsu batetara iritsiko zaren, non bertan egurrezko seinale desberdinak agertzen diren. Zuek Latxaga mendira igotzeko norantzantza bera jarraitu aurrealdean agertzen den baso eta belarrezko bidetik marka zuri-gorriak jarraituaz eta hasieran igoera gogor, baina motz bat egiten duelarik eta gerora laua jarraitzen duen. 20 minutura eskubialdean hesia pasatzeko pasabidea gurutzatu eta markak jarraituaz gorantza egin bide estu batetik, gero berriz ere, beste pasabidea gurutzatu eta marka jarraituaz gainaldera iritsiko zarete. Orain kontuz, bidea beherantza egitean, ezkerrera jo basotik eta gutxira Latxagako tontorra topatuko duzue, adi egon behar da bide ondoan bait dago, baina berau oharkabean pasatzeko arriskua dago ere.
Igoera guztira 2ordu gutxienez.