Izen deigarria izan arren, ez du itxura beldurgarririk mendi honek. Ekaitzako gailurrak giltzarri moduan jokatzen du Mendaur-Mendieder eta Loitzateko soken artean, ikuspegi paregabeak eskainiz mendimultzo osoaren gainetik.
Ekaitzako gandorra hegoalderantz luzatzen da, eta luzatu ahala zorroztu, Oltzorrotz harri ikusgarriraino, non garai batean gaztelu bat izan baitzen. Gotorleku horren aipamena 1280. urtean egiten da. Dena den, ez da hori inguruan aurki daitekeen antzinateko arrasto bakarra. Ekaitzako hegoaldeko hegian -eta oro har Mendaurko mendimultzo osoan- auki ditzakegun monumentu megalitiko ugarik erakusten dute gizakiak oso aitzinetik bizi direla inguru hauetan.
Mendi honen izenaz, Mikel Belaskok azalpen harrigarria ematen du bere Hiztegi Etimologikoan, "ekaitza" begi-bistakoaren ordez, "Hegi-gaitza" edo "Hegi-aitza" etimologiak hobetsiz, egokiagoak nonbait mendi hauetarako.
Oso gertu (< 1.000 m)
SORANO zista (801 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Komizko Gaina, Ekaitza eta Mendieder Arantzatik | Arantza | 1381 m | inaxio |
Oltzorrotz, Ekaitza, Arainburu, Loitzate eta Iramendi, Zubietatik | Zubieta | 1200 m | inaxio |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Aurtitz Iturengo auzoa.
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an
Ni Ekitza mendiaren azpian bizi naiz, Aurtiz auzoan hain zuzen ere.Erran nahi nizun, bere mugak ongi idatzi dituzula baina gauza bat ahaztu zaizu, Aurtiza Iurengo auzoa dela jartzea.Honez gain, hau ere akats ttikia izan arren, oso polita da zuk egin duzun lana, izugarrizko ilusioa egiten du gure mendiak, ttikitaik ikusitako mendiak ordenadore pantailan ikustea.
Pequeña travesia
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Apirilaren 23·an - 12:59etan·an
Es muy bonito subir a este monte desde Zubieta pasando por las cimas del Loitzate, Artikutza, Araña y finalmente Ekaitza, para luego descender a Zubieta por esta vertiente del barranco de Txillo. Vienen a ser unos 1.200 m. de desnivel.
Iepa!neretzat ere oso polita
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2006·ko Azaroaren 30·an - 20:41etan·an
Iepa!neretzat ere oso polita zandu da gure ondoko mendiari buruzko erreportai hau.Oso ondo iruditu zait Aurtiza herri bezela utzi izana ere,zeren aurreko komentarioan irakurri dudan ez bezala,Aurtiztarrok ez gara Iturendar sentitzen.Egia da bertako auzo bat dela, baina separatuta bizi gara eta horrek separazioa areagotzen du.Eskerrikasko.