Skip to main content

Veronica persica

inaxio·k

2008/05/22 - 21:17

Loreak eta hostoak | ©inaxio (20080511)
1·tik 1·ra, 1 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 30 cm
Lorearen kolorea
Forma biologikoa
Terofitoa
Generoa
Veronica

Kapsulek 4-5 x 7-10 mm dituzte; kapsulen gingilak oso zapalak dira, dibergenteak; pedizelo luzeak, 5-30 mm-koak; korolek 8-10(12) mm-ko diametroa dute.

Ingurunea
Lur harrotu eta nitrogenatuak, baratzeak, soroak, zelaiak, bide-ertzak, etzeak eta eskonbrotegiak.
Garaiera
- ↔ 1200 m
Banaketa orokorra
Subkosmopolita

Loreak hostoen galtzarbeetatik sortzen diren albo-lukuetan daude; zurtoin nagusia hostoduna da eta ez da lore-elkartean amaitzen (31)

Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan, edo brakteadun lukuetan elkartuta daude muturretan; zurtoin nagusia lore-elkartean amaitzen da (32,33)

Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan; fruituen pedizeloak gehienetan luzeak dira, zutituak edo okerrak (32)

Loreak muturreko lukuetan daude; lukuetako brakteak hostoak baino nabarmen laburragoak dira; fruituen pedizeloak gehienetan laburrak dira, tenteak edo tente/zutituak (33)

Landare bizikorrak; giltzurrun-itxurako hostoak; korola oso handiak, 10-15 mm-ko diametroa dutenak; gure latitudean nekez ematen du fruiturik (48)

Urteroko landareak; hostoak ez dira giltzurrun-itxurakoak; korolak gehienez 10(12) mm-ko diametroa du; fruituak normaltasunez ematen ditu (49,50)

Hostoen txortena orria baino luzeagoa edo laburxeagoa da; orria luze bezain zabala da, edo are zabalagoa, palmatilobatua (49)

Hostoen txortena orria baino askoz laburragoa da; orria zabal baino luzeagoa da, eta hortz berdinak ditu (51)

Kapsulek 4-5 x 7-10 mm dituzte; kapsulen gingilak oso zapalak dira, dibergenteak; pedizelo luzeak, 5-30 mm-koak; korolek 8-10(12) mm-ko diametroa dute (51)

Kapsulek 3-4 x 4-6 mm dituzte; kapsulen gingilak ez dira oso zapalak ezta dibergenteak ere; pedizelo laburragoak, 5-10 mm-koak; korolek 3-6 mm-ko diametroa dute (52,53)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, goi-mendiak izan ezik: A

Argazki berria erantsi