Skip to main content

Geranium sylvaticum

inaxio·k

2007/06/29 - 22:28

Loreak | ©inaxio (20070628)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
20 cm ↔ 80 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Generoa
Geranium

Lore-elkartea korinboa da; 6-15(19) mm-ko petalo bioleta-urdinxkak.

Ingurunea
Megaforbioak, basoetako soilune heze eta nitrogenatuak.
Garaiera
400 m ↔ 1900 m
Banaketa orokorra
Boreo-alpetarra

Hostoak zatituak dira eta sartune sakonak dituzte, salbu eta oinaldekoak, batzuetan; hosto-lakain linealak edo luzanga/linealak (29)

Hosto gehienak ez daude lakain linealetan edo lineal/luzangetan zatiturik (30,31)

Hostoen lakain primarioak falka-itxurakoak dira eta punta aldea dute alderik zabalena; hosto biribilak edo zirkuluerdi-itxurakoak (30)

Hostoen lakain primarioak ± erronbikoak dira eta erdialdea dute alderik zabalena; hostoak poligonalak dira (31)

Petaloek azkazal nabaria dute; loraldian sepaloak tente daude; merikarpoek goian saihets irtenak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak; hostoak maiz pinatisektuak dira (41)

Petaloek ez dute azkazal nabaririk; sepaloak loraldian ± zutituak dira; bestelako merikarpoak; gehienetan hostoak pinatipartituak dira (45,46)

Petalo purpura-beltzezkak, zutituak; merikarpoek goiko aldean 2-4 saihets dituzte (42)

Petalo argiagoak, purpurak, bioletak, lilak edo zurixkak, tenteak edo tente/zutituak; merikarpo leunak (46)

Petalo bifidoak edo nabarmenki muxarratuak (44)

Petalo osoak edo ozta-ozta muxarratuak (45,46)

Lore-elkartea ez da korinboa; 15-25 mm-ko petalo arrosa-purpurak (45)

Lore-elkartea korinboa da; 6-15(18) mm-ko petalo bioleta-urdinxkak (46)

Ugaritasuna
Pirinioak eta iparraldeko mendiak: U(B)

Argazki berria erantsi