Quercus coccifera

inaxio·k

2007/06/04 - 21:01

Adaska bat
Adaska bat
©inaxio (20070603)
1262 klik
Izen arrunta (z): eu: abaritza, txaparra, arte-txarra.
es: coscoja
en: kermes oak
fr: ch?ne-kerm

Hosto iraunkorrak, larrukarak, bi aldeetatik distiratsuak eta ilegabeak, edo berde ilunak gainetik eta zurixka-ilupadunak azpitik; begiak arrautza-itxurakoak edo esferikoak dira (90,92)

 

Hosto erorkorrak edo zimelkorrak, mintz-antzekoak edo larrukarak, beste ezaugarriak batera ez dituztenak; begiak arrautza-itxurakoak edo luzangak dira (94,96)

 

Hosto ilegabe eta distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto-txortenak (90)

Hostoek azpialde zurixka-ilupaduna eta gainalde berde iluna dute; kupularen ezkatak ez dira punta zorrotzean luzatzen eta ± adpresoak dira; zuhaitz garaiak, 10 m-tik gorako garaiera har dezakete; 3-20 mm-ko hosto-txortenak (92)

 
Generoa:Quercus
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Fenologia:
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:200 cm
Garaiera gutxienez:250 m
Garaiera gehienez:950 m
Ingurunea: Sastrakadi mediterraneoak, bai iraunkorrak eta bai artadi eta erkameztien subserieetakoak ere, leku lehor eta eguzkitsuetan, lur harritsuetan; Ca.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa

Hosto ilegabe et distiratsuak bi aldeetatik; kupularen erdiko eta goiko ezkatak punta zurrun eta zorrotz banatan luzatzen dira maiz; zuhaixka, gehienez 2 m garai, eskuarki; 1-4 mm-ko hosto txortenak.

Ugaritasuna: Ebro Harana: AA; arroak: U(B): haran atlantikoak: BB

Komentariorik ez..