Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Petaloak (5)6-10 mm luze dira; zurtoinek ile luzeagoak dituzte; landare bizikorra, errizoma laburrarekin.
Hostoak zatituak dira eta sartune sakonak dituzte, salbu eta oinaldekoak, batzuetan; hosto-lakain linealak edo luzanga/linealak (29)
Hosto gehienak ez daude lakain linealetan edo lineal/luzangetan zatiturik (30,31)
Hostoen lakain primarioak falka-itxurakoak dira eta punta aldea dute alderik zabalena; hosto biribilak edo zirkuluerdi-itxurakoak (30)
Hostoen lakain primarioak ± erronbikoak dira eta erdialdea dute alderik zabalena; hostoak poligonalak dira (31)
Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak (35)
Petaloek ez dute azkazal nabaririk; sepalo mukroidunak, gilarik gabe, saihetsik gabe, loraldian ± zutituak; bestelako merikarpoak (37,40)
Landareak ez du zurtoinik edo txiki-txikia du; hosto guztiak oinaldean daude; errizoma bertikal lodia; 12-20 mm-ko petaloak, lilak, zain ilunekin (36)
Landareak aireko zurtoin handiak ditu eta ez du errizoma lodia; 2-10 mm-ko petalo arrosak, purpurak edo lilak (40)
Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak (37)
Merikarpoek ez dute ilerik edo ile ± adpresoak dituzte; petalo muxarratuak edo bifidoak (38,40)
Merikarpoek ez dute ilerik eta zeharretara saihetsak dituzte; harizpi ziliogabeak (38)
Merikarpoek ile ± adpresoak dituzte eta ez dute saihetsik; harizpi ziliodunak (39,40)
Petaloak 2-4 mm luze dira; zurtoinek 0,1-0,2 mm-ko ile laburrak dituzte; urteroko landarea (39)
Petaloak (5)6-10 mm luze dira; zurtoinek ile luzeagoak dituzte; landare bizikorra, errizoma laburrarekin (40)