Skip to main content

Lamium amplexicaule

inaxio·k

2006/01/03 - 21:30

Loreak
©inaxio (2006-01-03)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 20 cm
Fenologia
Forma biologikoa
Terofitoa
Taxonomia
Lamium

Braktea eseriak, zurtoin-besarkatzaileak, erdizirkularrak edo giltzurrun-itxurakoak, gehienetan luze baino zabalagoak; sasibertiziloak bakanak izan ohi dira; kaliza iletsua da, eta loraldiaren ondoren hortz zuzenak edo elkar-ukitzaileak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino luzeagoa da.

Ingurunea
Lurra nitrogenatua eta harrotuta dagoen lekuak, adibidez, ortuak, mahastiak, bide-ertzak eta lugorriak.
Garaiera
- ↔ 1250 m
Eskualdeak
Arroak, Ebro Harana, tarteko eta hegoaldeko mendiak.

Korola horiak; korolen beheko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin (15)

Korola purpurak edo arrosak, inoizka albinoak; korolen beheko ezpaina ez dago hiru gingiletan garbiro banaturik; antera iledunak; sasibertiziloak multzokaturik edo bereiz egon daitezke; urteroko landareak, edo herrestadar luzerik gabeko landare bizikorrak (16,19)

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolaren hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, (2)3 cm baino luzeagoa (16)

Urteroko landarea, erraz ateratzen diren sustrai meheekin; korolen hodia zuzena da eta 2 mm-tik beherako diametroa du; hostoen orria zabal baino luzetxoagoa da, 2(3) cm baino laburragoa (17,18,19)

Braktea eseriak, zurtoin-besarkatzaileak, erdizirkularrak edo giltzurrunitxurakoak, gehienetan luze baino zabalagoak; sasibertiziloak bakanak izan ohi dira; kaliza iletsua da, eta loraldiaren ondoren hortz zuzenak edo elkar-ukitzaileak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino luzeagoa da (17)

Brakteek badute txortena, ez dira besarkatzaileak, arrautza-itxurakoak edo triangeluarrak dira, zabal baino luzeagoak; sasibertiziloak gehienetan multzokaturik daude, ez daude bananduta; kalizak ile gutxi ditu eta loraldiaren ondoren hortz dibergenteak ditu; korolaren hodia kaliza halako 2 baino laburragoa da (19)

Ugaritasuna
Arroak, Ebro Harana, tarteko eta hegoaldeko mendiak: A; haran atlantikoak: U(B)

Argazki berria erantsi