Skip to main content

Ophrys scolopax

inaxio·k

2005/12/07 - 23:01

Lorea
©inaxio (20070512)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
10 cm ↔ 40 cm
Forma biologikoa
Geofitoa
Taxonomia
Ophrys

Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira.

Ingurunea
Sastrakadiak, larre lehor eta argitsuak, hareatzak.
Garaiera
0 m ↔ 1100 m
Eskualdeak
Lurraldearen hegoko bi herenak: U; iparreko herena: B.

Labeloak muturrean luzakin mamitsu nabarmena dauka

Labeloak ez dauka muturrean luzakin mamitsu nabarmenik

Labeloak lau angelu ditu, ertzean zerrenda horia dauka, ± zabala, eta luzakin mamitsuaren gainean ile luze batzuk ditu motots gisara; petalo, sepalo eta braktea arrosak (27)

Bestelako labeloa; brakteak, behintzat, ez dira arrosak (28,30)

Luzakina luzea da eta labelo makurraren azpian ezkutatuta dago zati batean; espekulu txikia, U bikoitzaren itxurakoa (28)

Luzakina bestelakoa da eta agerian dago erabat, labeloaren muturrean kokatuta baitago; espekulu handi eta konplexua (29,30)

Labeloa 6-10 mm luze da, eta albo-gingilen gainean mehartu egiten da; petalo mehe eta luzeak (29)

Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira (30)

Ugaritasuna
Lurraldearen hegoko bi herenak: U; iparreko herena: B

Argazki berria erantsi