Nafarroan, Irunberri udalerriaren alboan kokaturik dagoen arroila da, Iruñetik 35 kilometrotara. Laburra baina oso interesgarria den haitzebakia, Irati ibaiak bertako kareharria erosionatuz eratu duena. Kilometro bateko luzera du eta 150 eta 400 metro arteko altuera. Natur erreserba izendatua izan da, hegazti harraparien kolonia garrantzitsu bat kokaturik baitago bertan. XX. mendearen hasieran Zangotza eta Iruñea lotzen zituen trenbidea egin zen, arroila zeharkatuz. Gaur egungo bidea trenbide horrek zabalduriko bide berbera da, trenbidea 1955ean itxi baitzen. Arroilaren hegoaldeko irteeran Deabruaren Zubia edo Jesusen Zubia izenaz ezagutzen den zubi baten hondakinak daude. Frantsesek behera bota zuten 1812an, independentzia gatazkan zehar. Apurtua izan aurretik, 8 metroko arku bakar bat zuen, 15 metro uraren gainetik eta 2 metrotako zabalerarekin. Zubiaren sorrera azaltzeko erabiltzen den historiaren arabera, arroilaren alde batetako jauregi batean, gizon bat bizi zen. Gizon honek arroilaren beste aldean zegoen iturri batetara ura hartzera joateko zubi moduko bat behar zuen. Gau batean deabrua agertu zitzaion, eta apustu bat egin zuten. Deabruak goizean goiz zubia bukatua bazeukan gizonak bere arima emango zion, bestela zubia gizonarentzat izango zen. Deabruak ez zuen zubia bukatu goizerako eta zubia gizonarentzat geratu zen. Zubiaren hondakinen ondoan kokatutako kartelak antzeko historia bat kontatzen du, deabruarekin tratua egin zuen neskatxa bati buruz.
Oso gertu (< 1.000 m)
Biezkas mendia (285 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Ibarra eta Trinitatea Irunberriko arroilatik | Irunberriko arroileko aparkalekua | 750 m | inaxio |
Irunberri - Liedena - Irunberriko Arroila - Usun | Irunberriko arroileko aparkalekua | 450 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig