Skip to main content

Andatzako itzulia, Sanestebanetik abiatuta ibilbidea

inaxio·k

2006/09/24 - 11:25

Abiapuntua
Sanesteban ermita
Zailtasuna
Erraza
Igoera metatua
500 m
Eskema
Sanesteban - Andatza - Sanesteban
Luzera
10.00 km
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Usurbilgo Sanestebaneko ermitatik hegoaldera abiatzen den porlanezko pistari jarraituko diogu bere amaiera arte (ordu erdi inguru). Igartzabal baserrira jotzen du honek aurreko mendia eskubi aldetik saihestuz eta ekialdera jotzen du gero, Puela aldeko bizkarraren bila, berritzen ari diren (2006/9/23) etxe baten aldamenera heldu arte. Han pista harritsu batean gora jarraituko dugu tarte batean eta laster heduko gara bizkarrean, bihurgune baten dagoen bidegurutze batera: ezkerreko bideak bizkarraren beste aldera jotzen du beherako joerarekin, baina bide nagusiak eskubi aldera jarraitzen du... ez bata eta ez bestea, hantxe abiatzen baita bidezidor nabarmen bat bizkarrean gora. Bidezidor horretan gora jo eta laster gurutzatuko dugu pista berriro: (erne!) pista horri jarraituz helduko gara leku berera itzuleran, baina oraingoan pista gurutzatu eta beste aldean aldapan gora jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu. Arrastoari jarraituz irabaziko dugu berriro bizkarra eta laster egingo dugu topo bidearen aldamenean zutitutako porlanezko gurutze handi batekin.

Handik aurrera bizkarrean zehar jarraitzen duen bide politari mendebaldera jarraitzea aski da. Haritz eta konifera artean doa tarte batean, gero suebakiarekin topo egin eta bide zabalago batekin bat egiten du. Suebakiari jarraituz helduko gara tontorrera.

Itzulerarako hegoaldeko suebakia aukeratuko dugu. Aldapa handian urratutako bidean behera egingo dugu. Jaitsieran ezkerraldetik abiatzen diren pista pare bat bazterrean utzi eta hegoaldeko lepoko bidegurutze zabalera helduko gara. Han ezkerreko pista zabala hartuko dugu. Beherako joera du hasieran, baina ez da gehiegi jaisten, hegoekialdeko isurialde guztia zeharkatzen du igoeran aipatutako lekura heldu arte. Nahikoa da bide nagusiari jarraitzea gainontzeko guztiak bazterrean utziaz (luze egingo zaizue beharbada, isurialdea bera nahiko irregularra baita).

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi