Skip to main content

Gaztelu eta Txurregi Iltzarbetik ibilbidea

inaxio·k

2005/08/09 - 00:00

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
lltzarbe
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
4 ordu
Lurraldea
Noiz egina
2023-07-15

Herriko kaleetan gora egin eta ezker aldera jotzen duen porlanezko pistari jarraitu behar diogu. Berehala bukatzen da porlana: harrizko pista zabal batek jarraitzen du. Bide nagusiari jarraitu behar diogu, eskubi aldetik bereizten diren pistak baztertuz, IMko norabidean. Hala jarraituko dugu ordu laurden batez, aldapa leundu eta Txurregi aurrean dugula ordeka labur bat gurutzatu arte. Pista zabalari jarraitu behar diogu aurrerantzean ere, Txurregiko maldak eskubi aldetik saihestuz hasiera batean, eta aldapa gogor bati ekinez aurrerago pista berean (langa, korta bat aurrerago). Bidea berdindu egiten da berriro aurrerago eta, halako batean, larrea ageri da ezker aldean, Gaztelu aurrez-aurre dugunean. Larre aldapatsu horretan gora abiatzen den bidezidorrari ekin behar zaio orduan, ordura arte jarraitu dugun pista utzita. Bidezidorrak sigi-saga egiten aldapan gora, 10 min beranduago Gaztelu eta Txurregi arteko lepora heltzeko. Handik aurrerako bidea nabarmena da, alanbrezko hesiari jarraitzea aski da, eskubi aldera (Gaztelu) nahiz ezker aldera (Txurregi).

Lehendabizi Gaztelu eta gero Txurregi igotzea gomendatzen dizuet, behin Txurregira igoz gero, tentagarria baita oso gandorrari jarraitzea, indarrak agortu arte. Horrela, sasoian egonez gero, Satrustegirainoko gandorra jarraitu daiteke eta Ollo aldeko pistara jaitsi gero, Ollora joan eta handik Iltzarbera itzultzeko. Bide luzea da ordea, eta ez dut xehetasun handirik gogoan. Zailtasun handiena gandorrean dago, eta ez terrenoarengatik, ezpelarengatik baizik, pasoa galarazten baitu zenbait tartetan.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
iltzarbe-gaztelu-txurregi.gpx 27.68 KB
ilzarbe-gaztelu-txurregi.plt 14.97 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi