Otzaurte mendatetik bi GR bide igarotzen dira, GR 12 (Euskal Herriko Senda) eta GR 121 (Gipuzkoako Bira). Eta biek ibilbide bera jarraitzen dute San Adrian eta Etxegarate artean. Baina GR 121ak badu ordezko ibilbide bat (GR 121.1) bide nagusitik San Adrian inguruan banatzen dena, eta Aratz, Allarte eta Umandia inguratu ondoren Arbarara igo, Urdalur urtegira jaitsi, eta Txurruko Punta inguratu ondoren Otzaurtera jaisten dena. Jarraian azaltzen den ibilbideak bide hau jarraitzen du Otzaurtetik Txurruko Puntara gerturatzeko.
Otzaurtetik (671 m.) abiatuta, Beunda eta San Adrianera doan bidean metro batzuk egingo ditugu, eta berehala ezkerrera joko dugu basoan barrena abiatzen den bidezidor aldapatsu bat hartzeko. GR 121.1aren marka zuri-gorriak daude. Laster basoa zabaldu eta larrean gora jarraituko dugu, hegoalderantz, Antzuzkar izeneko muinora iristeko (770 m.).
Bideak zertxobait beherantz egiten du Unamendiren magala harrapatu arte. Eta ondoren berriz ere gorantz, baina oraingoan aldapa gutxirekin, Unamendi ekialdetik zeharkatu eta Ultzama lepora (823 m.) iristeko. Lepo honek Unamendi eta Txurruko Punta bereizten ditu.
Hemen GR 121.1 bidea utzi behar dugu, honek Txurruko Punta iparraldetik inguratzen baitu. Azken aldapa igotzea baino ez zaigu falta. Bide nabarmenik gabe, zuzen-zuzen gora joko dugu hego-ekialde norabidearekin, Txurruko Puntaren tontorrera iritsi arte (998 m.; 1h15’).
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig