Skip to main content

Lalastra .. Vallegrull ibilbidea

BatenBat·k

2004/11/11 - 00:00

Abiapuntua
Lalastra
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

hau da beste proposamena Vallegrull bisitatzeko. La Lastran utziko dugu kotxea. Parkinetik Villamardoneserantz doan pista segitu, errotarekin topo egin arte. Han, errotaren ondoan, aurkituko dugu erreka (udan lehortuta). Erreka izango da gure ibilbideko kidea. Hesiak aurkituko ditugu eta, hala edo nola, pasatuko ditugu; beste batzuetan erreka zeharkatuko dugu, besteetan... Ez zaizkizue batere inportatuko zailtasunak, hain ederra den pagadia eta ingurua! Pagoak, aritzak, lizarrak, urrondoak, gorostiak etabar aurkituko dituzue eta, animaliak, ixil-ixilik bagabiltza ere.

Gero eta estuago izango da desfiladeroa, eta jarraitzen dugun bideak, pixkanaka altuera irabazten du. Eta hemen da gakoa: ezkerretik datorren errekatxo (ordu bat eta laurden ibili ezkero) baten ur-jauzi txikia aurkitu behar dugu. Errekatxo hau segitu behar dugu, bestela irtenbidea txarra benetan izangu dugu aurrera segitzeko.

Errekatxoa segituz eta La Lastratik datorren pistaren ondoan izango gara. Eskuinara joko ditugu, beherantz eta Villamardones herri hutsa helburu bezala.

Villamardones (1:30 - 1:45). Hemendik, eta markatutik, bide zabal eta erraz bat La Hoz baselizara eramango gaitu, eta hemendik Vallegrull-era. Baina gure bidea ezta hau izango, guk Puron ibaiaren desfiladeroa bisitatuko dugu. Leku hau bisitatzea pena merezi du, ederra da gizonak egindako lana harkaitzetan. Desfiladeroa pasa eta gero, paisaia zabaltzen da. Guk Puron Ibaia zeharkatuko dugu: leku onena desfiladeroa amaitzen den lekutik ehun metroetara dago.

Hemendik gorantz joko dugu: Vallegrull mendia eskuian geratzen da, bere labarrak erakutsiz. Ez dago markarik, ezta bide nabarmen bat: leku hau da mendizaleentzat; orientazioa, burua eta mapa erabil behar da Acevedo Lepoaraino iristeko. Ezpela eta txillarra, belarra eta karearria, praka luzeak eraman eta leku bakarti eder hau menperatuko duzue. Acevedo lepoa: 1020m, hiru ordu.

Hemendik gailurreriara, belarra eta karearria nagusiak, bistak ezinhobeak, Valderejo Harana gure oinetan, hegoalderantz Obarenes mendiak (Burgos) eta Ebro Ibaia. Laister Vallegrull mendiaren buzoia topatuko dugu. Vallegrull mendia: 1226m, 3:30 - 4:00 ordu.

Hemendik eta La Lastra herria ailegatu arte, La Hozetik datorren ibilbidea hartuko dugu: bide erraz eta markatuta.

La Lastrako parkina: 5:30 - 6 ordu.

Ikusten duzuenez mendia gozatzeko ibilbidea. Ezta zaila, ezta erraza, atenzioa eskatzen du eta egun osorako ibilaldia.

Udaberrian eta Udazkenan egin dut proposatutako ibilbide hau.

Bibliografia: Parajes Secretos de Euskal herria. Miguel Angulo. ELKAR

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi