Orotz-Betelutik Gorraitzera heldu eta Imizkotzerako pistatik aurrera eginda, Batia edo Josepita lepora heldu baino lehen, juxtu hesiz itxitako landa bat pasatuta, Jaun Done Jakuaren aurretontorraren eskuin aldetik (tontorra hurbil egonda ez da ikusten) egin pista bat topatu arte. Mendiaren eskuin aldetik joan pistatik Zanaz lepo aldera (J. D. J. eta Corona mendien artean) heldu arte -Hortik dago aterata mendiaren argazkia- Hor, ezkerreta egin eta ezpel artetik, erabili dugun pistaren goiko aldetik baina kontrako norabidean egin hasieran; gero, gorantz, goiko aldera heldu arte. Eskuin aldera egin eta bosten bat minutura dugu tontorra.
Arrieta aldetik ere hel liteke aipatu lepora, baita Coronatik etorrita ere.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig