Skip to main content

La Besurta .. Mulleres ibilbidea

jaizubia·k

2004/09/23 - 00:00

Abiapuntua
La Besurta
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
5 ordu

Gu La besurtatik igo ginen. Benasqueko ospitalean autobusa hartu eta Besurtan hasi ginen igotzen. La Renclusara joan ordez, Forau d\' Aigullutsera jo genuen eta Aigullutsen bukaeran ezkerretik jo genuen, La escaleta erreketik gotti. Coll de Toro ezkerrean lajatu eta gotti jarraitu genuen, errekaren ibilbidetik, Ibon de La Escaletara ailegatu arte. Hemendik gailurra antzematen da, eta ibilbidea nahiko ondo markatuta dago (kairn asko dago, ez dago galtzerik). Haitz eta harri haundi asko dago baina ez dago benetako arriskurik. Lau ordutan egin genuen igoera, eta gailurrean ikusten dena benetan polita da. Alde batetik Maladeta (Aneto, Maldito, Infiernos, etab), beste alde batetik Pirineo frantziarrak, Lleidako Pirineoak (Vielhako ospitalea ere ikusten da), etab. Oso mendi polita, eta hiru mila erraza.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi