Skip to main content

Obarenes, Silanes, Villanueva de Teba .. Galdampio - Cantoña ibilbidea

BatenBat·k

2004/06/07 - 00:00

Abiapuntua
Obarenes, Silanes, Villanueva de Teba
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu

Miraveche-Galdampio-Cantoña-La Verdina-Buey-Miraveche

Miravechetik iparrera jo, ur-depositotik, Galdampioren ekialdera dagoen leporantz. Bertora helduta tontorrerantz abiatzen den bide zidorra hartu.

Tontorretik ekialdera dagoen mendi-zerrari ekingo diogu, hortxe dugu gaurko ibilbidea.

Galdampio eta Cantoñaren artean hiru lepo pasatuko ditugu, tartean eta aukeran Cantoñaren mendebaldera dagoen tontorra egin daiteke, buzoia du.

Cantoña Galdampioren ekialdera dago, hau berriro azpimarratzen dut tontor bien arteko bidea mendizaleak berak aukera dezake-eta, aukerak ezberdinak baitira.

Beraz, Cantoña gailurrera mendebaldetik helduko gara.

Ostean ekialdeko Verdina tontorra dugu, eta aurrerago Buey.

Ibilbide osoan iparraldera Valsorda bailara izango dugu, ezagutzea merezi duen Cubillatik Obarenesera doan erromatar kaltzada eta Rivacota pagadia.

Buey tontorretik hegoaldera joko dugu, hezia gainditu, 1065 metrora dagoen harri arteko lepora halduko, eta berton basoa hasten da. Miraveche mendebaldera izango dugu.

Denbora:

Miraveche-Galdampio 00:40 minutu.

Galdampio-Cantoña-Cantoña 01:45 minutu

Cantoña-Verdina 00:30 minutu

La Verdina-Buey 00:30 minutu

Buey-Miraveche 01:00 ordu

Denborak gutxi gora beherakoak dira. Esan nahi dut, norberaren araberakoak.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi