Skip to main content

Orhi Pikatuatik ibilbidea

inaxio·k

2024/08/22 - 08:47

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Abiapuntua
Pikatuako Iraupen-eski Zentroa
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
1230 m
Eskema
Pikatua - Osabako Gurutzea - Gaztanbidea - Urtxuria erreka - Santzen Bizkarra - Muxumurru - Orhi - Orhi Txipia - Orhibizkar - Pikatua
Luzera
15.00 km
Iraupena
7 ordu
Lurraldea
Noiz egina
2024-08-22

Orhira igotzeko beste aukera bat, erabiliena den LarraƱeko mendatekoaren ordez. Pikatuako Eski-zentrotik Abodiko bizkarreko bidea hartu eta Abodi baino lehenagoko muinotik Urtxuria errekara jaisten da zuzenean, aldapa luze batean behera. Errekaren pareko pistan metro batzuk behera egin eta Santzen bizkarrera igotzen den pista zabal batekin egingo dugu topo. Santzen Bizkarretik gora aldapa gogorrari heldu besterik ez dago, Muxumurru lehendabizi eta Orhiko tontorra gero zapaltzeko. Itzulera gandorrari jarraituz egiten da. Orhi Txipiaren jaitsiera da arreta berezia eskatzen duen lekua, harriari heldu eta tentuz jaitsi beharko baitugu ertzari jarraitu nahi izanez gero, lasaiago ibiltzeko hobe da ohiko bide arrastoari jarraitzea, bidea errazagoa baita.

Bidean ikusi beharrekoak
Arrastoa
Eranskina Tamaina
orhi-2024.gpx 163.22 KB

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi