Skip to main content

Ollideko Barga mendia

inaxio·k

2024/07/22 - 07:57

Bargattentte tontorra mendebaldetik
©inaxio (20240720)
Altuera
1.136 m
Beste izenak
Bargattentte
Mota
Mendialdea
Lurraldea

"Barga" esaten zaio Sakana aldean Urbasako ertzari, eta Ollide deritzo Lizarragako mendatetik ekialdera doan bide zabalak zeharkatzen duen bailarari, hortik orri honi ezarritako izena, Lizarraga herriaren gaineko haitz multzoa izendatuz. Tontorra amildegi beldurgarri baten gainean dagoen estraplomatutako haitz ikusgarri baten muturrean dago (hortik Bargattentte izena), eta putreen ohiko begiralekua izan behar du, tontorrean pilatutako luma ugariek erakusten dutenez. Baina edozein mendizaleren eskumenean gelditzen da, Lizarragako mendatetik datorren pista zabala tontorretik gertu pasatzen baita, eta inongo zailtasunik gabe igo daiteke hegoaldeko hegian gora. Bargaren ertzari jarraitzea ere erraza da, gora-behera txikia da, eta bada ibilbide bat (marra zuri-berdeak) ertzaren parez-pare San Adriango ermita aldera doana eta amildegira gerturatzeko aukera ematen duena urrats gutxi batzuk emanda. Ikusmira, esan beharrik ez dago, zabala da, trabarik gabea, Ergoienako bailararen gainean eta Urbasako ekialdeko eremuaren gainean.

Oso gertu (< 1.000 m)

ARRANGARTE tumulua (530 m.) · Arrangarte V eraztun-tumulua (643 m.) · TXIMUA tumulua (749 m.) · San Adrian koba (774 m.) · OLLIDE etxola hondoa (836 m.) · San Adrian eraikina (923 m.) · San Adrian mendia (963 m.) · San Miguel ermita (987 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARRANGARTE tumulua (530 m.) · Arrangarte V eraztun-tumulua (643 m.) · TXIMUA tumulua (749 m.) · San Adrian koba (774 m.) · OLLIDE etxola hondoa (836 m.) · San Adrian eraikina (923 m.) · San Adrian mendia (963 m.) · San Miguel ermita (987 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi