Hipokiloa ez da kopa-itxurakoa, albo-gingil bitan bukatzen da eta marra hori-laranjaz eta bioletaz apainduta dago; epikilo giltzatua, mugikorra (50)
Loreek ez dute ez klinandriorik ez errostelorik, eta polinioak estigmaplakaren gainean dituzte (51)
Zurtoin ilegabea; loreak ireki eta berehala zintzilik jartzen dira, eta nektar asko dute (54)
Epikiloa zabal baino luzeagoa da; loreak txikiak dira, koloredunak, eta 4-6 mm-ko sepaloak dituzte; batzuetan landare osoak tonu morea du (55)
Lore-pedizeloa, obulutegia eta lore-atalak purpura-kolorekoak dira; epikilo zabala, krenulatua, oinaldean gandor nabarmenak dituena; obulutegia ile mehe leunez estalita dago; hosto tente/zutituak, lantza-itxurakoak, besarkatzaileak, giladunak (56)
Hostoak arrautza-itxurakoak edo biribilak dira, larrukarak, eta landarearen oinaldean elkartuta daude, loraldiaren aurretik behintzat; obulutegiek ile mehe leun bakanak dituzte (57)
Hosto lantzeolatu zabalak, bigunak, zurtoinean zehar sakabanatuak; obulutegiak ile gutxi du edo ia ez du batere ilerik (58)
Komentariorik ez..