Argazki berria erantsi
Komentariorik ez..
Bost estilo; kapsulak hortz biko 5 kuskutan irekitzen dira (64)
Hiru estilo; kapsulak 6 kuskutan irekitzen dira (66,67)
Beheko hostoek, behintzat, txorten nabaria dute, eta bihotz-itxurakoak edo obatu/luzangak dira; zurtoin zilindrikoak; sepalo kamutsak edo ia (65,67)
Hosto guztiak eseriak dira, obatu/luzangak edo lerro-itxurakoak (inoizka hosto txortendunak aurkitzen dira sasoiz kanpoko kimu begetatiboetan); lau angeluko zurtoinak; sepalo zorrotzak (69,70)
Zurtoinek, goiko aldean behintzat, ile bakanak dituzte inguru guztian; petalo handiak, sepaloak baino 1,5-2 aldiz luzeagoak; hosto gehienek orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa dute (65)
Zurtoin ilegabeak, edo ileak 1(2) ilaratan dituztenak; petaloak sepaloak baino askoz laburragoak, sepaloak baino luzexeagoak edo tartekoak dira; hosto gehienek orriaren oinaldea ez dute bihotz-itxurakoa (68)
Braktea oso txikiak, goiko hostoen aldean erabat bestelakoak; haziek tuberkulu luze eta zilindrikoak dituzte (65)
Beheko brakteak handiak eta hostokarak dira, gainerakoak hostoetatik pixkanaka desberdintzen dira; haziek tuberkulu laburrak dituzte, hemisferikoak edo hemisferiko/oboideak