- 1 Lantza-itxurako orria, 2-pinatua; oinaldeko pinak simetrikoak dira, eta haien pinula basiskopikoak eta akroskopikoak tamainaz antzekoak (71) #2
- - Orria triangeluarra, lantza-itxurakoa edo tartekoa da, eta 3(4)-pinatua, oinaldeko pinetako lehen lakainetan behinik behin; oinaldeko pinak simetrikoak edo asimetrikoak dira eta haien lehen pinula basiskopikoa lehen pinula akroskopikoa baino handiagoa da (72) #5
- 2 Txortenak eta errakiak palea asko dituzte; palea gehienak harikarak dira, gaztaina-kolore ilunekoak, gorrixkak edo tartekoak; pinulen alboak paraleloak dira, osoak edo gingil angeluzuzenetan zatituak; indusio zurruna, heldu ahala zimurtzen ez dena (71) >> D. affinis (Lowe) Fraser-Jenkins Iratze arra. Hemikript., 35-100(150) cm. VI-X.
- - Pinulen alboek ez dute gingil nabarmenik >> B
- - Pinulek puntan hortz asko dituzte, kamutsak eta abaniko-eran jarriak (71c) >> subsp. cambrensis Fraser-Jenkins [D. affinis subsp. stillupensis Fraser-Jenkins] Hostozabalen baso bakanduak eta higakin silizeoak; 1000-1200 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: B. Eur.
- - Txortenak oinaldean soilik ditu paleak; errakiko palea gehienak lantzaitxurakoak eta argiak dira; pinulen alboak apur bat okertzen dira eta puntan bat egiten dute; pinula gingildunak, gingil zorrotz edo kamutsekin; indusio zurruna, edo heldu ahala zimurtzen den indusio biguna (73, 74) #3
A Pinulen alboak gingil angeluzuzenetan zatiturik daude (71a) >> subsp. borreri (Newman) Fraser-Jenkins Baso freskoak, batez ere kare-substratuetan; 50-1500 m. Ipar-erdialdeko haran eta mendiak: U. Eur.
B Pinulek puntan hortz gutxi dituzte, zorrotzak eta orriaren puntarantz okertuak (71b) >> subsp. affinis Pagadiak, hariztiak eta hostozabalen baso mistoak, lur azidoetan; 0-1900 m. Ipar-erdialdeko haran eta mendiak: U (A). Eur.
- 3 Erraki eta orri guruindunak (73) >> D. submontana (Fraser-Jenkins & Jermy) Fraser-Jenkins [D. villarii auct.] Hemikript., 15-40(60) cm. VII-IX. Lapiazetako eta kare-harkaitzetako arrailadurak, klima heze eta elurte ugariko aldeetan; 1400-2200 m. Pirinioak eta iparraldeko mendiak: BB. Orof. Eur.
- - Guruin gabeko errakia eta orria #4
- 4 Pinulek puntan hortz zorrotzak dituzte; indusio biguna, guruingabea (74) >> D. filix-mas (L.) Schott Iratze arra. Hemikript., 40-100(150) cm. VII-X. Labar-oinetako basoak, pagadiak eta harri arteko arrailadurak, klima freskoko aldeetan; (150)500-1600 m. Lurraldeko mendiak: U. Hainbat esk.: Erreinu Holartikoa eta Hego Amerika.
- - Pinulek hortz kamutsak dituzte; indusio zurruna, ertzean guruinak dituena gehienetan (75) >> D. oreades Fomin Hemikript., 30-60(80) cm. VII-IX. Hartxingadiak eta haitzak, mendialde lainotsuetan; Si; (550)1000-2000 m. Haran atlantikoak: BB; Pirinio mendiak: B. Orof. Eur.
- 5 Erraki eta orri guruindunak (73) >> D. submontana (Fraser-Jenkins & Jermy) Fraser-Jenkins [Ikusi oharrak gorago]
- - Guruin gabeko errakia eta orria #6
- 6 Txorten zurruna, gorrixka; guruindun indusioa (76) >> D. aemula (Aiton) O. Kuntze Hemikript., 20-50 cm. VI-XI. Baso ilunak eta troketako harritza silizeoak, eragin atlantikoko lekuetan; 50-900 m. Itsasertza eta haran atlantioak: B; iparraldeko mendiak: BB. Atl.
- - Txorten biguna, argia; guruin gabeko indusioa #7
- 7 Orri triangeluar estua; txortenak palea argiak ditu, erdian zerrenda ilunik ez dutenak; lehen pinula basiskopikoak bikotekide akroskopikoak baino handixeagoak dira (77) >> D. carthusiana (Vill.) H.P. Fuchs Hemikript., 40-60 cm. V-IX. Baso zingiratsuak eta hezegune argi-itzalak; 0-1000 m. Itsasertza, haran atlantikoak eta tarteko mendiak: BB. Zirkunb.
- - Orri triangeluarra; palea argiak edo ilunak, erdian luzetara zerrenda iluna dutenak, gehienetan; lehen pinula basiskopikoak bikotekide akroskopikoak baino nabarmen luzeagoak dira (78) #8
- 8 Palea estuak, obatu/lantzeolatuak, erdian zerrenda iluna dutenak; azken lakainak angeluzuzenak dira eta ez dute igitai-itxurarik; orri berde iluna (78) >> D. dilatata (Hoffm.) A. Gray Hemikript., 40-80(100) cm. V-X. Hostozabalen baso freskoak, batez ere pagadiak, itzalpeko harkaitzetako arrailadurak, eta harritzak; 0-1800 m. Haran atlantikoak eta lurraldeko mendiak: U. Eur.
- - Palea zabalak, arrautza-itxurakoak, erdiko zerrenda ilunarekin edo halakorik gabe; azken lakainak igitai-itxurakoak eta puntazorrotzak dira; orri berde argia (79) >> D. expansa (C. Presl) Fraser-Jenkins & Jermy [D. assimilis S. Walker] Hemikript., 40-80 cm. VI-X. Baso freskoak eta higakin silizeoak mendi ertainetan; 1000-1900 m. Pirinio mendiak: B. Zirkunb.
Komentariorik ez..