- 1 Orria ia pentagonala da; oinaldeko bi pinak besteak baino luzeagoak dira, orriaren puntarantz okertuak; errizoma luzea; errizomatik fronde bakartiak sortzen dira (60) >> C. montana (Lam.) Desv. Geof., 5-40 cm. VII-VIII. Baso, harkaitz eta harritza ± hezeak; 16002200 m. Pirinio mendiak: BB. Zirkunb.
- - Orri lantzeolatua edo obatu/lantzeolatua; oinaldeko pinak errakian gorago dauden beste batzuk baino laburragoak dira; errizoma laburra; errizomatik frondeak sortaka edo elkarren ondoan sortzen dira (64) #2
- 2 Espora zimurtsu eta bikordunak (61) >> C. dickieana R. Sim Geof., 5-35 cm. IV-VIII. Haitz eta hormetako pitzadurak eta ezpondak, leku ± hezeetan; 300-1500 m. Hego-mendebaldeko muturrean aurkitu izan da, ziur asko eremu zabalagoa du: BB. Hainbat esk.: ipar hemisferioa eta Hego Amerika.
- - Espora arantzadunak (62,63) #3
- 3 Esporek arantza arolak dituzte (62) >> C. diaphana (Bory) Blasdell [C. viridula (Desv.) Desv.] Geof., 5-40 cm. IV-XII. Ezpondak eta harkaitzetako arrailadurak toki heze eta ilunetan; 0-400 m. Haran atlantikoak: BB. Hainbat esk.: bi hemisferioetako eskualde epelak eta tropikalak.
- - Esporek arantza konikoak dituzte (63) #4
- 4 Orriaren azken mailako lakainak arrautza-itxurakoak edo luzangak dira, ertzean hortz zorrotzak edo kamutsak dituzte, batzuetan zertxobait muxarratuak, eta nerbioak hortz-puntetaraino iristen zaizkie, edo muxarraduretaraino, halakorik dagoenean (64) >> C. fragilis (L.) Bernh Geof., 5-45 cm. VI-XI. Harkaitzetako pitzadurak, blokeen oinak, ezpondak, itzalpean; 200-2400 m. Lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak: B. Subkosm.
- - Orriaren azken mailako lakainak linealak edo angeluzuzenak dira, ertz paraleloak dituzte, eta punta gehienetan muxarratua, eta nerbioak muxarraduretan amaitzen zaizkie (65) >> C. alpina (Lam.) Desv. Geof., 5-25 cm. VII-IX. Kare-harritzak eta harkaitzetako pitzadurak; 2000-2500 m. Pirinio mendiak: BB. Orof. Eur.
Komentariorik ez..