- 1 Soroek trikoma adarkatuak dituzte; frondeak, gehienetan, zabalak eta triangeluarrak dira (32) >> P. cambricum L. subsp. cambricum [P. australe Fée] Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Arrailadurak, harkaitzetako erlaitz goroldiotsuak eta zuhaitz zaharretako urkilak; 0-1200 m. Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: A. Med.-Atl.
- - Soroek ez dute trikoma adarkaturik; frondeak, gehienetan, lantzeolatuak edo obatu/lantzeolatuak dira (33,34) #2
- 2 Soro eliptikoak; esporontzien eraztunek (4)6-9(12) zelula lodi dituzte, marroi horixkak, eta (1)2-3(4) oin-zelula (33) >> P. interjectum Shivas Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Hormak, harkaitzak, zuhaitzetako urkilak; 0-1500 m. Ia lurralde osoa, hegoko herena izan ezik: U. Eur.
- - Soro biribilak; esporontzien eraztunek (7)11-14(18) zelula lodi dituzte, gaztaina-kolore gorrixkakoak, eta (0)1(2) oin-zelula (34) >> P. vulgare L. Geof. (epif.), 10-50 cm. I-XII. Harri, motzondo eta arrakalak estaltzen dituzten goroldioen gainean bizi da; 0-1800 m. Lurraldearen iparreko bi herenak, batez ere mendietan: U. Eur.
HIBRIDOAK: Goian deskribatu ditugun espezieen hibridoek tarteko ezaugarri morfologikoak dituzte, eta, sarritan, hainbat esporontzi atrofiatuta edukitzen dituzte. Liburu honen lurraldean hiru hibrido daude eta hirugarrena nahikoa arrunta da: P. cambricum subsp. cambricum x P. interjectum (P. x shivasiae Rothm.); P. camb ric um subsp. camb ric um x P. vulg are (P. x font-quer i Rothm.); P. interjectum x P. vulgare (P. x mantoniae Rothm.)
Komentariorik ez..