Megalito mota
Trikuharria
Megalito eremua
ARALAR
Aurkitzailea(k)
Noiz aurkitua
1916-09
Elementu kopurua
1
Deskribapena
Trikuharri labur irekia. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Ganbara 4 harlosak eratutako esparru errektangular bat da, estalkirik gabea, eta zorua lauzatua duena bi edo hiru harlosatxo hilaraz. Norabidea 140ºtakoa da. Ganbara-harlosak inguruko hareharrizkoak dira; tumulua bertako kareharrizkoa eta inguruko hareharizkoa.
Lurraldea
Garaiera
910 m.
Kokapenaren zehaztasuna
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria
Oso nabarmena
Nola iritsi
Ataure gañeko aintzin saroitik HHMerantz, bere inguruan.
Historiala
J. M. BARANDlARANek aurkitu zuen 1916ean, eta J. M. Apellaniz eta J. ALTUNAk industu 1965ean.
Bibliografia
Euskalerriaren Alde 1916, pp. 562-563
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Zein eduki erakutsi
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ARROI harrespila (152 m.) · ATAURUGAÑE zutarria (182 m.) · ? Errekonta trikuharria (321 m.) · Elutseta harrespila (712 m.) · Ausa Gaztelu mendia (730 m.) · AUSOKOI II trikuharria (924 m.) ·
Indusketa materialak
Xabiaram·k bidalia 2017·ko Irailaren 30·an - 17:32etan·an
J. M. Apellaniz eta J. Altunak 1965-eko
Indusketan aurkitutako materialak:
Harri-industria:
Txorten eta hegaldun gezi-punta 1;
2 gezi-punta hostokara; marruska 1;
printza ukitu 1; ijelkizati 1; 4 printza.
Hezur-industria:
Puntabiko 1.
Zeramika:
Gargail arkutudun arraultzaformako ontzi oboideo itxi baten zatiak;
gargail obalatudun ontzi tronkokoniko baten zatiak;
gopor itxi baten zatiak;
gai geometriko intzisoz apainduriko ontzi baten bi zati (ertza eta hondoa);
3 ertz-zati; 60 zati itxuragabeko.
Metala:
Txorten eta hegaldun brontzezko gezi-punta 1.
Apaingailua:
Eraztun 1, urrezkoa, bi bueltaduna espiralean.
Bestelakoak:
Kuartzo-kristal 1.
Giza-hezurrak:
Gutxienez 12 gizabanakoei dagozkienak, euren artean gazte bat eta ume bat.
Animali-hezurrak:
Ugaztunak: Bos taurus (Behia), Cervus elaphus (Orein arrunta),
Sus scrofa (Basurdea), Talpa europaea (Sator arrunta).
Anfibioak: Bufo bufo (Apo arrunta).