Ata ibartxo ezkutua hegoaldetik ixten duen gandor harritsua dugu Sollaundi. Mendi osoa pagadi ederrez estalita egon arren, gailur harritsua basoen gainean gailendu eta ikuspegi ederrak ahalbidetzen ditu. Aralar mendilerroko mendirik ezezagunetako bat dugu hau eta igotzeko bide nabarmenik ez dugu aurkituko, baina badira hurbilketa errazten duten bide-zidor batzuk. Madotz aldetik nahiz San Migelgo pistatik abiaturik, azken metroak bidetik kanpo eta lurralde karstikoan zehar egin beharko ditugu. Mendebalde-Ekialde norabidean luzatzen den bizkar luze batek osatzen du mendia, Artxuetara lotzen duen lepotik hasi eta Madotzeraino, eta gora-behera handia ez izan arren, hainbat haitz-mutur nabarmentzen dira tarte horretan. Arazo handirik gabe ibil daiteke gehienean, harik eta Madotz aldera jaisten hasi eta sastraka nagusitu. Arazoa saihesteko nahikoa da Ata aldeko bidera jaistea, tarte egoki bat bilatuta.
Oso gertu (< 1.000 m)
ATA 5 tumulua (198 m.) · ATA 6 tumulua (209 m.) · ERROLDAN HARRIA zutarria (335 m.) · ATA 7 tumulua (361 m.) · AGIRI trikuharria (501 m.) · Agiriko eliza eliza (543 m.) · SOLLOAUNDI tumulua (550 m.) · Agiri iturria (553 m.) · ATA trikuharria (601 m.) · ATA 4 tumulua (680 m.) · Eguerdimuño mendia (723 m.) · ATA 3 tumulua (730 m.) · ATA 2 tumulua (865 m.) · ATA 1 tumulua (884 m.) · Lizarrandigañe 1 Este* trikuharria (978 m.) · SEAKOAIN 1 hego trikuharria (980 m.) · SEAKOAIN 2 ipar trikuharria (983 m.) · ILUNBETAKO ARRATE trikuharria (985 m.) · Lizarrandigañe 2 Oeste* trikuharria (990 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
ATA 5 tumulua (198 m.) · ATA 6 tumulua (209 m.) · ERROLDAN HARRIA zutarria (335 m.) · ATA 7 tumulua (361 m.) · AGIRI trikuharria (501 m.) · Agiriko eliza eliza (543 m.) · SOLLOAUNDI tumulua (550 m.) · Agiri iturria (553 m.) · ATA trikuharria (601 m.) · ATA 4 tumulua (680 m.) · Eguerdimuño mendia (723 m.) · ATA 3 tumulua (730 m.) · ATA 2 tumulua (865 m.) · ATA 1 tumulua (884 m.) · Lizarrandigañe 1 Este* trikuharria (978 m.) · SEAKOAIN 1 hego trikuharria (980 m.) · SEAKOAIN 2 ipar trikuharria (983 m.) · ILUNBETAKO ARRATE trikuharria (985 m.) · Lizarrandigañe 2 Oeste* trikuharria (990 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig