Ergoienako bailararen gainean Urbasa eta Andiako malkarretan harrotzen diren haitz ikusgarri horietako bat da Saratsa edo Usabide. Lizarragako portutik oso gertu gelditzen da eta neke handirik gabe zapaldu daiteke tontorra handik abiatuta. Badira ia bera adinako beste haitz mutur batzuk inguruan ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Hegoaldean Andiako larre zabalak gelditzen dira, itzal egingo duen baso edo harkaitz askorik gabe. Iparraldean berriz amildegi ikusgarria portura datorren errepidearen gainean, eta pagadiak estalitako aldapa handiak. Ekialdera jo ahala gandorra altuera irabazten doa eta nahi beste luzatu daiteke ibilbidea, baina tarte luze batean basamortu baten tankerako paisaia da. Mendebaldekoa entretenigarriagoa da, portuaren inguruak alde batera utzita: basoa, Lizarraga aldeko malkarrak, Portupekolezea... eta harantz ere aspertu arte ibil daiteke gora-behera handirik gabe.
Oso gertu (< 1.000 m)
Usaide tumulua (215 m.) · SARASA GAÑE trikuharria (419 m.) · SARASA GAÑE etxola hondoa (453 m.) · USABIDE etxola hondoa (704 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (746 m.) · KALABERA IPAR 2 eraztun-tumulua (758 m.) · KALABERA IPAR 1 eraztun-tumulua (783 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Beriain - Leziza - Lizarraga mt. Dorraotik | Dorrao | 1600 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Usaide tumulua (215 m.) · SARASA GAÑE trikuharria (419 m.) · SARASA GAÑE etxola hondoa (453 m.) · USABIDE etxola hondoa (704 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (746 m.) · KALABERA IPAR 2 eraztun-tumulua (758 m.) · KALABERA IPAR 1 eraztun-tumulua (783 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig