Andia mendilerro erraldoiak hegoaldean hautsi eta arroil eta labar ikusgarriak eskaintzen ditu. Ikusgarrienetako bat Iturgoien herrian hasten den Otsanzulo izenekoa da. Inguru hauetan ohikoak dira "otso" erroko toponimoak, piztia hauek orain ez oso luze arte herri hauetako bizimoduan izan zuten garrantziaren lekuko. Antza denez, otsoak harrapatzeko segadak egiten ziren sakan honen hondoan. Erro beretik omen datorkio Sanguein mendiari bere beste izena, Otsaurka.
Bestalde, paraje hauetan gertatu omen zen Valdejunquerako gudaldia. 920. urteko uztailean Abderraman III.ak Nafarroako eta Leongo erregeen koalizio bat garaitu zuen, eta inguruko herri eta lurrak zakuratu, zigor operazio batean.
Sangueingo gailurra ez dago mendiko punturik altuenean, Larginburu izenekoan, branka ikusgarrian baizik, nahiz eta hau hainbat metro apalagoa izan. Mendi honen inguruan, hala nola Andia osoan, monumentu megalitiko ugari aurki dezakegu, eta bainta artzantzaren inguruan eratutako hainbat eraikin eta harresi, orain nahiko egoera txarrean, mendilerro hau aspaldiaren aspaldietatik populaturik egon dela frogagarri.
Bada txartelontzi txiki bat tontorrean. Ikuspegi zabala eskaintzen du Iparraz beste norabideetan.
Oso gertu (< 1.000 m)
OSAURKA eraztun-tumulua (296 m.) · LARGINBURU hego etxola hondoa (629 m.) · TANTURRANDI eraztun-tumulua (847 m.) · TANTURRANDIKO LEPOA tumulua (955 m.) · LARGINBURU tumulua (996 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
OSAURKA eraztun-tumulua (296 m.) · LARGINBURU hego etxola hondoa (629 m.) · TANTURRANDI eraztun-tumulua (847 m.) · TANTURRANDIKO LEPOA tumulua (955 m.) · LARGINBURU tumulua (996 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig