Skip to main content

Orba mendia

zuriain·k

2008/04/16 - 15:02

Erpin geodesikoa | ©inaxio (20100522)
Altuera
1.244 m
Abiapuntuak
Sigues · Salvatierra
Lurraldea

Erronkari ibarreko atea den Sigues arroilak Leireko mendizerra eta Orbakoa bereizten ditu, Ezka ibaiak zulatutako amildegi ikusgarrietan. Aragoiko lurretan gaude, baina EHtik oso hurbil oraindik. Orba ez da oso mendi bisitatua, eta horregatik bideak nahiko itxita daude. Txango aproposa izan daiteke Pirinioetara joan eta eguraldi txarra aurkituz gero. Sigues eta Salvatierratik igo gaitezke. Edozein kasutan, bi herrien arteko pista hartu behar dugu, eta gogor igo, kairn batzuk aurkitu arte. Kairn hauek bidexka erdi galduetan barrena eramanen gaituzte, eta poliki poliki mendiko gandorrera hurbildu. Igoera leundu eta baso irekiagoetan barrena ibiliko gara, gailurreko erpin geodesikoraino. Ikuspegi mugatu baina ederra izanen dugu bertatik, hegoaldera batez ere, Esa urtegiaren gainean.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2010·ko Maiatzaren 29·an - 19:18etan·an

    Oso mendi ederra da Orba, gainaldea batez ere, baina baita Esa eta Eska aldeko amildegi harritsuak ere. Salvatierra nahiz Sigües aldeko pista harritsu zakar horiek dira beharbada pasarte gogaikarrienak (izango dira agian aukera hobeak, baina nik ez ditut ezagutzen); eta batetik igo eta bestetik jaitsiz gero, Eska aldeko bidetik itzul zaitezkete, Mendebaldeko malkarrak zeharka pasatzen dituen bidezidor bihurria erabiliz.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Maiatzaren 29·an - 23:40etan·an

    Bai argazki ederrak, Inaxio! Jarri zureetako bat nagusi orrialdean, nireak kendu egin baititut. Hoberik ezean, orain arte utzi nituen hor, baina izugarriak ziren ;)

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi