Ugarron Areta ibaiak urraturiko arroila da, Urraul Beheitin Irati ibaiarekin elkartzeko bere bidean. Inguru despopulatua da oso, basatia, herri mortuz eta borda suntsituz josia. Antzinako larreak sasiek hartu dituzte eta jatorrizko Mediterranear landaretza landaturiko pinu lerroekin tartekatzen da. Gizakien erasoetatik libre, animalia ugari dabiltza inguru hauetan, basurdeak, ugaztun txikiak eta bereziki saiak eta saizuriak, arroileko harrietan habia dutenak.
Hiru trikuharri aurki ditzakegu arroilaren inguruetan: Ugarron, Aikoa eta Aikoa II, azken hau traktoreek eta ezjakintasunak suntsiturik.
Muru da harroila mendebaldetik menderatzen duen gaina. Pinuz jositako bere tontorretik ezer gutxi ikusiko dugu, baina lepoaren ekialdera dagoen Petronilloren gainatik paisaia zabalez gozatzeko aukera izanen dugu.
Mendiaren izenari dagokionez, badirudi izen bereko herri despopulatu batek eman ziola izena mendiari. M. Belaskok dio "murus" latinezko hitzaren euskarazko aldaera dela Muru, harresi militarraren esanahiarekin. Patxi Salaberrik, aldiz, "muru"-k batzuetan "buru" adierarekin zerikusia izan dezakeela dio.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig