Legarmendi mendikatearen hego-ekialdeko ertzean kokatuta dago Leungana, eta mendikateko tontorrik altuena da. Olarreta lepoak banatzen du Eskuagatx eta Urkiolako natur parkeko gainontzeko mendiengandik. Antzeko altuera duen eta Artatzagan izeneko tontor biki bat du gertu, eta horren altua izan ez arren itzala egiten dion Mugarra ikusgarria zertxobait urrunago.
Mendikate guztian zehar bezala, kareharria da nagusi bai tontorrean, bai eta bere magal gehienetan ere, larreguneak ere badituen arren, ipar-mendebaldeko magalean batez ere.
Ikusmira ederra eskaintzen du Lenganako tontorrak, inguruan dauden zuhaixkek ez bait dute ia enbarazurik egiten.
Toki askotatik abia daiteke bertara igotzeko. Erabilienak agian Mañaria, Orozketa eta Baltzola dira.
Oso gertu (< 1.000 m)
Artatxagan mendia (300 m.) · Kobaso koba (854 m.) ·
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Amorebietatik Durangora Aramotz zeharkatuz | amorebieta-etxano | 1680 m | ietxaburu |
Aramotz mendebaldetik ekialdera | Lemoa | JFdeA | |
Orozketatik Leunganara igoera | Orozketa | 800 m | Jose |
Indusi - San Lorenzo - Leungane | aardenuk | ||
Artaun .. Leungana | Artaun | BatenBat | |
Aramotz en vivo | Ermita San Lorenzo (Dima) | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
leungane
Miriam·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 4·an - 08:23etan·an
Ni orain dela hilabete batzuk igo nintzen Leunganera, baina esan behar dizuet igo dudan mendirik ederrena dela mendi asko igo izana ez arren. Ez zen izan zaila eta egun ederra egin zigun. oso egun berezia izan zen neretzat eta ez dut ahastuko. Bistak ikusgarriak dira, itsasoa eta Sierra Salbada ikusten dira aldi berean.
Leunganera bakarrik ez!!
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Maiatzaren 16·an - 19:34etan·an
Ieup!! lagunekin kanpin dendan geratu nintzen lo eiten San lorenzoko ermitan ta hurrengo goizan. danak lo zeudela bakarrik igo nintzen leunganera. ( kriston puntazoa) ta gailurrera heltzen nengoela behe lainoa saru zitzaidan eta sekulakoak pasa behar izan nituen pinudietara jaisteko. Beraz badakizue mendira BAKARRIK EZ!! badaezpada...