Larrogain-Aintzioako malkarren iparraldean, Labiako mendilerroak altuera galdu, leundu eta Berreguko pagadietan amaitu aurretik, hainbat gain eta txoko interesgarri uzten dizkigu.
Lusarreta eta Esnotz herriak lotzen dituen San Pauleko lepotik abiatuta, Nafarroako Mendien katalogoak hainbat gain jasotzen ditu. Horietako batzuek ez dute interes handirik (Olaberaz, Oihanbizkar): haien gailurrak oso zehaztugabeak dira, eta ia ez dira nabarmentzen. Iparralderago joanez ordea, Bordagaina aurkitzen dugu (Irusterreta Mendien Katalogoan), forma bitxiko harriz jositako gaina. Gain honen iparraldean Lezestaliko harpea dago, ikusgarria bere txikian. Are iparralderago Larreburu dugu altuera bertsuko bi gailurrekin. Hegoaldekoa harrizkoa da eta iparraldekoa baso itxi batean aurkituko dugu. Haien artean, gainari izena ematen dion larre ederra aurkituko dugu.
Oso gertu (< 1.000 m)
SAKARTEBURU zutarria (459 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig