Iramendi izeneko hainbat mendi daude Euskal Herrian. Gipuzkoako hau ez da Nafarroa Beherekoa bezain sona handikoa, baina tasun nahiko eta sobera ditu orrialde honetara ekartzeko.
Mendiz inguraturiko mendia dugu Iramendi. Gertuko Aizkorri-Aratz katea mendebaldetik, Añabaso-Txurruko Puntak ipar-ekialdetik eta Olano-Arbarrain mendimultzoak hegoaldetik erabat ixten dute mendi honetako bidea. Anarri (Altzania) errekak urraturiko sakana da irispide natural bakarra. Gainerako bideak inguruko lepoetatik igaro eta Anarriko arroaraino jaisten dira Iramendiko maldei ekin aurretik.
Kokapen berezi honek alde batetik isolatu egiten du gain hau, baina bestetik talaia paregabe bihurtzen du Iramendi.
Gailur nagusitik ekialdera beste tontor ikusgarriago bat dago, piramide erakoa, Iramendiko etxolen gainean zaindari zutitzen dena.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Aratz Beundatik | Beunda parkea | 1100 m | inaxio |
Urdalur - Kipular - San Adrian - Naparraitz | Zegama eta A1 bidegurutzea | 800 m | inaxio |
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig