Garmo Negro Infiernoren multzo berean dagoen tontorretako bat da, Panticosako bainuetxeen gain-gainean. Bertatik abiatzen da ohiko bidea, aterpetik bertatik aldapa gogorretan gora eginez. Bidea nabarmena da ibilbidearen erdialdera arte eta eskubi aldera jotzen du Majada Altako larreetan, Pondielloseko lepora joz. Bide hau eskubi aldera utzi eta zeharka jo behar da ezkerraldera, Garmo Negroren hormak eskubitara utziz. Argualas, Algas eta Garmo Negrok osatzen duten zirkura heldu eta ertzeraino igotzea da errazena, handik ertzari jarraituz tontorreraino. Ez du bideak ageriko zailtasunik. Ikuspegi zirraragarria Infiermo aldera. Neke handirik gabe igo daitezke gero Algas eta Argualas, 1400 m. igo ondoren kemenik izanez gero.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
Garmo Negro | Panticosako bainuetxea | 1400 m | ietxaburu |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Garmo Negro
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Irailaren 18·an - 08:35etan·an
Pasa den asteburuan izan ginen laguna eta biok Panticosa aldeko mendiak ezagutzen, eta domekian Garmo Negrora igotzia asmoa geneukan. Hala izanik goizeko seiretan ohetik jausi, gosaldu ta gorantz hasi ginan. Beldurrez hasi genuen bidea, desnibelaren beldur. Baina hara, azkenean ez zan hainbesterako izan, erritmo lasai batekin errez iristen bait zara gailurraraino. Bidea ez da erosoa, batipat jeisterako orduan, baina mendizaleok badakigu zer pasau behar ditugun helburuak lortzeko. Bukatzeko, gehien merezi duena mendi hontan gailurretik ikus dezakegun ikuspegia da, Infiernoko 3 tontorrak, han gure aurrean daude, guri desafio egiten. Baina hori beste batean izango da dudarik gabe, mendiak horretarako bait daude, igotzeko. Beste bat arte. Bidaliko ditut beste batean GPSarekin hartutako koordenatuak. Agur
GARMO NEGRO
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Otsailaren 14·an - 11:34etan·an
Pasa dan abuztuan egon nintzan Garmo Negron. Zoragarria!!. Nire lehenengo hirumila izan da. Ados nago, desnibel handiko mendia, baina txiri-txiri egiten da. Animatuta nengoen eta nago paraje hoietako beste mendi batzuk igotzeko, baina lehenengo entrenatu beharra daukat.
Algortatik, agur bero bat,
Idoia
Re: GARMO NEGRO
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 26·an - 21:13etan·an
Orain dela bi egun egin nuen. Lehenago Argualas eta Algas-eko bi tontorrak egin nituen, eta Garmo Negro-tik Aguja de Pondiellos-era kresteatzeko asmoa nuen. Ordea, ez nuen posible ikusi interneten, jendeak egin ohi duela irakurri badut ere. Azkenean buelta osoa eman nuen Collado de Pondielos-era iristeko. Norbaitek egin al du Garmo Negro eta Aguja de Pondiellos arteko kresta? Kontatu pixkat faborez, Milesker
Iñigo
Re: Re: GARMO NEGRO
MIKEL·k bidalia 2005·ko Abuztuaren 31·an - 11:45etan·an
.... bai nik egina dut kreta pusketa hori pare bat aldiz, baina beti beste norabidean, hau da Pondiellosetik Garmo Negrorantz... eta gainera ez nuke beste zentzuan egingo, betiere igotzea errazago izaten bait da jeistea baiano, eta tarte hontan trepaza zikinxamarrak daude.... pondiellositk igota, kanal bat hartzen da nahiko tentea eta harri solte ugarirekin, gero bloke haundiak diren pasarte batera pasatzen da, han krestara igotzen da.. hau jarraituz tontor batera heltzen da, handik jeitsi egin behar da zertxobait eta lepo espektakular batera heltzen da... handik gora \"trepada\", ez da oso ebidentea bidea eta nahiko tente dago, eta gainera harri solteak daude... ez da oso luzea pasarte hau 25 bat metro eta gero laxai laxai Garmo Negro tontorrera.... beharabada zuk esandako zentzuan rappel bat egin ezkero erraz pasa leike baina ez det hori ezagutzen...
ondo izan