Arantzazu aldeko Urbiako sarbidea zaintzen duen mendia da, ermitaren gainaldean zutitzen dena eta Aizkorriko mendikate luzearen erdialdean duen kokapenagatik begiratoki paregabea. Behin Urbiara igoz gero erraza da bere gandorra zeharkatzea, gorabehera txikia baita. Bi tontor bereizi ditu, buzoi banarekin. Ez da zaila inguruko mendiekin batera ibilbide berean sartzea, beti bide bazterrean gelditzen da eta.
Oso gertu (< 1.000 m)
Elorrola zutarria (738 m.) · Elorrola tumulua (763 m.) · ARTZANBURU trikuharria (823 m.) ·
Ibilbideak
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Elorrola zutarria (738 m.) · Elorrola tumulua (763 m.) · ARTZANBURU trikuharria (823 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
Enaitzen inguruan
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2002·ko Maiatzaren 9·an - 12:25etan·an
Euskal mendi gutxik eskeintzen digu Enaitzen gainak bisitariari oparitzen dion paisaia. Arabako mendien gainetik lautada arabarra ikusten da, Elgeako parke eolikoa eskubirago, ezkerretan Urbiako zelaiak, eta harantago Aiizkorriko mendilerroa. Urbiara joanez gero, zinez merezi duela Enaitz gaina ezagutzea. Bertan kanuto bat erretzea bezalakorik ez dago. Pake santua!
Enaitzen inguruan
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Maiatzaren 3·an - 12:05etan·an
Gu urbiara igo nahian beste bide batzutatik sartu eta nahigabe edo Enaitz-en azaldu giñen. Ignatius-ek dioen bezala "Bertan kanuto bat erretzea bezelakorik ez dago!" eta bi.. eta hiru... bista bikainak eta igotzeko errez askoa!! Urbiara doanak bixiatu beharra nahitaez!