Lizarragako mendatearen ekialdeko larre zabalen gainean, Dorrokotekako bizkar luzea hedatzen da Bargako haitz zorrotzagoen paraleloan. Inguru karstikoa da, dolina handiek eta gainetan azaltzen den harritzak erakutsi bezala, eta mende luzetako artzaintzak zuhaitzez soildu du inguru osoa. Mendebaldeko muturrean, Lizarraga-Lizarrako errepidearen ondoan, gainak 1000 metroren ingurukoak dira, eta gorabehera handirik gabe, altuera handitzen doa ekialderantz egin ahala, Beorzulo eta Tontorraundiko gainetan 1200 metroak gainditzeraino.
Azken mutur honetan Santa Kiteriako baselizaren hondakinak dautza. Antza denez, eraikina frantsesen aurkako gudaldietan sutauts biltegi gisa erabili zen, eta eztanda batek ia erabat suntsitu zuen tenplu txikia.
Dorrokotekaren inguru guztian aurki daitezkeen monumentu megalitiko kontaezinek erakusten dute Andiako bazter hauetan oso antzinetatik bizi eta lan egin dela.
M. Belaskoren hiztegi topografikoan irakur dezakegu gain hauen izena "Dorraoko ateka" izenetik datorrela. Bestalde, Erlotxiki izena "elorri" edo "erlo" (gain arteko maila) hitzetatik etor litekeela dio nafar filologoak.
Oso gertu (< 1.000 m)
Erlotxiki 4 eraztun-tumulua (148 m.) · ERLOTXIKI txabola tumularra (229 m.) · Erlotxiki 3 eraztun-tumulua (239 m.) · Erlotxiki 2 eraztun-tumulua (472 m.) · DORROKOTEA tumulua (499 m.) · RICARDOREN TXABOLA txabola tumularra (573 m.) · ZAMARGIÑEN TXABOLA (Erriturri) txabola tumularra (628 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (704 m.) · USAIDE eraztun-tumulua (767 m.) · SOSAPORTILLO 2 hego etxola hondoa (837 m.) · ERRITURRI 3 tumulua (855 m.) · SOSAPORTILLO 1 ipar etxola hondoa (862 m.) · ERRITURRI 2 tumulua (880 m.) · ERRITURRI 1 tumulua (883 m.) · DORROKOTEA (Zulueta) txabola tumularra (889 m.) · USABIDE etxola hondoa (904 m.) · Elortxiki eraztun-tumulua (980 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Erlotxiki 4 eraztun-tumulua (148 m.) · ERLOTXIKI txabola tumularra (229 m.) · Erlotxiki 3 eraztun-tumulua (239 m.) · Erlotxiki 2 eraztun-tumulua (472 m.) · DORROKOTEA tumulua (499 m.) · RICARDOREN TXABOLA txabola tumularra (573 m.) · ZAMARGIÑEN TXABOLA (Erriturri) txabola tumularra (628 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (704 m.) · USAIDE eraztun-tumulua (767 m.) · SOSAPORTILLO 2 hego etxola hondoa (837 m.) · ERRITURRI 3 tumulua (855 m.) · SOSAPORTILLO 1 ipar etxola hondoa (862 m.) · ERRITURRI 2 tumulua (880 m.) · ERRITURRI 1 tumulua (883 m.) · DORROKOTEA (Zulueta) txabola tumularra (889 m.) · USABIDE etxola hondoa (904 m.) · Elortxiki eraztun-tumulua (980 m.) ·
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig