Artadiak estalitako mendia, Urdaibai aldeko beste hainbat bezala. Tremoia aldetik abiatzen da biderik erabiliena eta ez da jarraitzen erraza. Estu hartzen du sastrakak bide hau tarte batzuetan, eta gora egin ahala aldapa areagotu egiten da. Haitzari oratu behar zaio pasarte batzuetan. Marka ugari dago bidean (pintura markak, plastiko zintak, harripilak), baina bakanduta daude (2007-07) eta tarte batzuetan arrastoa nahasgarria da, jaitsieran batipat. Gain aldea gora-behera gutxiko bizkar luze batek osatzen du. Bi buzoi ikus daitezke bertan, harriari lotuta, sastrakaren itzalean. Ez da ume eta hasi-berrientzako egokiena.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
---|---|---|---|
La jungla de Tremoia | Barrio TRemoia (Ibarrangelu) | Tito Pueyo |
Komentarioak
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig
burretxagana
berg·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 6·an - 19:41etan·an
eroa egon behar da ona igoteko. Oso bide txarra dago eta eskuekin lagundu behar da zati batzuetan
Armendu
BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Abuztuaren 14·an - 18:06etan·an
Ibrrangelutik, Apraiz auzoa, eta han, ur-biltegiaren eskumatara, ba ei dago arbola bat, pinu bat, gurutze batekin. Handik gora.
Saiatu ginen, alperrik. Tontorretik metro gitxi batzutara geratu ginen. Umeekin eta...
Sastrakak eta txarakak pinadian bertan bere.
Makila edo bastoia eroan.
Burretxagana(2003/9/14)
Leke·k bidalia 2003·ko Irailaren 14·an - 22:11etan·an
Gaur igon dogu nire neskak eta neuk. Egia esateko, kosta zaigu bidea zein den aurkitzea, eta behin aurkituta oso zikina dago, derrigorrezkoak dira praka luzeak eta mangadun niki-jertsea, bertako sasiak ugariak bait dira.
Igoera berez ez da zaila, baina kontuz joan beharra dago, harriak pitzaturik bait daude. Ia goian egonda baditu panoramika batzuk.
Adi adi joan ezik, jeisterakoan erraza da galtzea.
Agur bero bat danori
Bidea
mou·k bidalia 2005·ko Ekainaren 6·an - 10:46etan·an
Kaixo mendizaleok.
Aurreko batean bertan izan nintzen eta oso mendi zaila iruditu zitzaidan. Tremoia auzoraino pista batetik jarraitu behar eta arrastoak daude, baina Tremoia auzoa pasa eta 5 minutura ezkerrera piska batetik behera jetsi eta bapatean ezkerrean bidetxur bat hasten da (adi egon behar da bidetxur hau topatzeko, plastiko zatiekin dago markatuta). Hortik aurrera igoera zaila, gogorra eta batzuetan arriskutsua iruditu zitzaida, bidea zikina adarrez eta sasiz josia, oso estua eta arkaitzetatik joateko kontu handikin joan behar da, gainera galtzeko ez da asko behar, eskerrak plastiko zatien bidez markatuta dagoen. Jetsiera berriz, arrisku handiago dauka, kontu handikin joan behar da harkaitzetan. Gomendagarria mauka luzeak eta galtza luzeak eramatea, hainbeste adar eta sasiz dagoelako bidea.