Euskal Herriko mendialderik zabalenetakoa izanik, Zarikieta nahiko ezezaguna da mendizaleen artean. XX. mendean inguruko herri asko husten joan ziren, eta horrek ekarri zuen abiapuntuak urritu eta urruntzea. Itoizko urtegiak mendebaldeko bideak erabat itxi zituen, Zarikietako parajeak are gehiago isolatuz.
Catalogo Montañeroak Boyeral mendia jasotzen du. Mendi hau mendilerroaren hegoaldean luzatzen diren sokarik garrantzitsuenetako baten muturrean gailentzen da. Iparraldean Faceriasko arroila dago eta hegoaldean Xaberri eta Lareki herri despopulatuak.
Mendi ezezaguna izanik ere, Boyeralgo bi gailurrak erakargarriak dira oso. Iparraldekoak, altuena, larre txiki bat du goian, eta paisaia ederra eskaintzen du. Hegoaldekoa, Txurriko edo Tres mugas izenekoa, zabalagoa da eta paisaia harrigarriro zabalak ikus daitezke bertatik.
Oso gertu (< 1.000 m)
San Martin eliza (977 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig