Skip to main content

Betzuenburu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Betzuenburu tontorra Htik | ©inaxio (20050401)
Altuera
791 m
Abiapuntuak
Dima · Euba · Orozketa
Lurraldea

Asko dira Legarmendi aldean harrotzen diren karaitz muturrak (eta ezarritako buzoiak). Ezin aipatu daiteke bereiziki nabarmentzen den bakar bat, baina ezin aipatu gabe utzi, aldi berean, inguru berezi hura ezagutzeko aukera emango digun aitzakiaren bat edo beste. Betzuenburu da mutur horietako bat. Leku polita da, baina ingurune karstikoa dela kontutan hartu beharra dago: ibilbidea ez da larre gainean bezain erosoa, bide aztarnarik ez da harri gainean, eta zapaldu beharreko harri guztiak ez daude haitzari lotuta. Tontor honen inguruan bereziki zorrotzak dira meteoroek higatutako haitzak. Pagadiak atontzen du Mko isurialdea eta karst eremuaren ikuspegi zabala eskaintzen du Era begiratuz gero. Iparraldean, 250 m eskasera, Bernagoitiburu izeneko beste muino bat bere buzoiarekin. Ez dago EHMKan jasota, baina erraz igo daiteke zerrendako beste bi mendiren batera, ibilbide polita osatuz: Gantxorrotz eta Urtemondo, Ean.

Mendialdea*
Legarmendi

Oso gertu (< 1.000 m)

Gantzorrotz mendia (758 m.) ·

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Gantzorrotz mendia (758 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi