Skip to main content

Beillurti mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Beillurti | ©zuriain (2009-03-16)
Altuera
1.113 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arnegi

Laurinaga-Adartza mendilerroaren paraleloan, beste kate apalago bat luzatzen da ekialdean, Leizateka mendia eta Arnostegiko lepoa abiapuntu duena. Behean, oso behean gelditzen dira Luzaide eta Arnegiko herriak, mendi-mazela erraldoiek estuturik.
Eite leuneko mendia duguBeilurti, lepo zabalak eta muino belartsuak aurkituko ditugu mendikate osoan... baita pista asfaltatu franko ere. Horrek, eta inguruko herrietatik abiaturik dauden desnibel ikaragarriek, txirrindularien paradisu bihurtzen dute mendialde hau.
Askotan bezala, zerrendako mendia ez da inguruko interesgarriena: urrutira joan gabe, Hostategi eta Itxatxegi bezalako mendiek itxura ederragokoak dira, baita, zer erranik ez, Leizateka edo Txangoa bera. Ohiko ibilbidea Arnegitik abiatzen dena bada ere, Orbaitzetako Olako pistatik ere txango luze eta interesgarri bat egin genezake.

Oso gertu (< 1.000 m)

BELLURTI etxola hondoa (334 m.) · NEGUSARO 1 hego tumulua (428 m.) · NEGUSARO hego harrespila (459 m.) · NEGUSARO 2 erdi tumulua (494 m.) · BEILLURTIKO ERREKA etxola hondoa (658 m.) · BELLURTI hego etxola hondoa (832 m.) · HEGANZO 3 harrespila (892 m.) · HEGANZO 1 harrespila (894 m.) · HEGANZO 2 harrespila (898 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Leizateka eta Beillurti mendiak Orbaitzetako Olako pistatik Orbaitzetako Olako pista zuriain

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2011·ko Abenduaren 29·an - 10:32etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan izan nintzen paraje hauetatik eta tokia zoragarria iruditu zitzaidan, bertara joateko Arnegira iritsi eta zubia pasa aurretik Luzaidera doana ezkerretara igoera estu eta aldapatsu batetik gora joan. Ni kotxez joan nintzen, bestela Arnegin kotxea utzita goraino luze eta dena maldan gora da, hala ere, kotxez igotzeko primera sartu behar da errebuelta eta malda gogorretan. Behin goran egonda, Beillurti eta gainerako tontorrak egin ditzazkezu alfonbra berdea dirudien paisaian.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

BELLURTI etxola hondoa (334 m.) · NEGUSARO 1 hego tumulua (428 m.) · NEGUSARO hego harrespila (459 m.) · NEGUSARO 2 erdi tumulua (494 m.) · BEILLURTIKO ERREKA etxola hondoa (658 m.) · BELLURTI hego etxola hondoa (832 m.) · HEGANZO 3 harrespila (892 m.) · HEGANZO 1 harrespila (894 m.) · HEGANZO 2 harrespila (898 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi